Baliabideak eta Energia: Meatzaritza eta Iturriak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB
Meatzaritza
Lehengaiak: gure beharrak asetzeko gizakiok erabiltzen ditugun natur baliabideak. Ondoren, industriak eraldatu eta produktu landu bihurtzen ditu.
Energia-iturria: eraldaketa-prozesu baten ondoren industria-prozesuek eta garraioek behar duten indarra ematen duen eta gure eguneroko behar ugari asetzen dituen natur baliabidea.
3 lehengai mota:
- Animalia jatorria
- Landare jatorria
- Mineral jatorria
- Metalezko mineralak: Hauetatik metalak erauzten dira: urrea, zilarra, kobrea eta burdina.
- Ez-metalezko mineralak: Hauetatik ez da metalik erauzten: kuartzoa, igeltsua, gatzarria...
- Mineral energetikoak: Energia sortzeko balio dute: ikatza, gasa, petrolioa eta uranioa.
Meatzaritza: mineralak erauzteko jarduera multzoa.
Baliabideen Ustiapena
Baliabideak:
- Berriztagarriak: ez dira agortzen, edo denbora laburra behar da kontsumitu ondoren berrizteko.
- Berriztaezinak: oso kantitate mugatuan daude naturan, edo haien sortze-prozesua motelagoa da kontsumoa baino.
Mineralak berriztaezinak dira. Mineral-baliabideetako batzuk birziklagarriak dira: behin eta berriro erabili daitezke. Beste batzuk, birziklaezinak: behin baino ezin daitezke erabili.
Mineral Ez-Energetikoak
- Burdina: gehiena altzairua ekoizteko erabiltzen da.
- Aluminioa: bauxitatik ateratzen da. Lehengai gisa erabiltzen da eraikuntzan, aeronautikan, mekanikan, ontzigintzan...
- Kobrea: elektrizitatea eroateko erabiltzen diren kableen oinarria.
Metalezko mineralen eta ez-metalezkoen banaketa ez da orekatua. Kontsumoan ere, alde handiak daude herrialde batetik bestera. Herrialde garatuenek askoz lehengai gehiago kontsumitzen dute. Beraz, mineralen merkataritza mugimendu handikoa da.
Energia-Iturri Konbentzionalak
Petrolioa eta Gas Naturala
Lehengai mineral fosilak dira, berriztaezinak. Agortu egingo dira etorkizunean. Kontsumoguneetara garraiatzeko hainbat sistema daude.
Herrialde esportatzaile nagusiak Saudi Arabia, Errusia, Arabiar Emirerri Batuak eta Nigeria dira. Herrialde ekoizle nagusiak Saudi Arabia, Errusia, AEB, Iran eta Txina dira. Askotan, esportatzaile nagusiak eta ekoizle nagusiak ez dira berak, herrialde batzuek ekoizpenaren zati handi bat euren kontsumorako erabiltzen baitute.
Herrialde ekoizleek petrolioaren merkatua kontrolatzeko eta arautzeko, 1960an Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (LPEE) sortu zuten. Honek munduko petrolio-erreserben %78 kontrolatzen du. Kontsumitzaile nagusiak herrialde industrializatuak eta jendeztatuenak dira. Petrolioaren eta gas naturalaren kontsumoa azkartzen ari da.
Elektrizitate Konbentzionala
Erraz garraiatzen da, garbia da eta eraldatuz erraz lor daitezke beste energia mota batzuk. Energia elektrikoa sortzeko beste energia-iturri batzuk behar dira.
- Energia elektriko termikoa: zentral termikoetan sortzen da. Erregaia erretzen da, eta sortutako beroak ur-lurruna sortzen du. Lurrun-zurrusta horrek sorgailu elektriko batzuetara konektaturiko zenbait turbina mugitzen ditu. Gehien erabilitako erregaia ikatza da.
- Energia elektriko nuklearra: mineral erradioaktiboen atomoen fisio edo hausturatik sortzen da. Uranioa erabiltzen da, eta bero kantitate handiak sortzen ditu. Ura berotzeko turbina batzuk mugitzen ditu. Zentral nuklearretan egiten da.
- Energia hidroelektrikoa: lortzeko uraren indarra erabiltzen da. Ura urtegietan metatzen da, eta presak eraikitzen dira. Presaren behealdean ura turbina baten hegaletan zehar igaroarazten da. Hegalak mugitzean elektrizitatea sortzen da. Energia berriztagarri erabiliena da.
Ingurumen Arazoak
- Uranioa oso kutsagarria da. Hondakin erradioaktiboak epe luzera biltegiratzeko arazoa oraindik ez da konpondu.
- Hidroelektrizitatea energia garbia da, baina hori sortzeko urtegiak eta presak eraiki behar dira, eta paisaia eta bizimodua eraldatzen dira.
- Erregai fosilak erretzearen ondorioz klima-aldaketa gertatzen ari da.
Energia Alternatiboak
Berriztagarriak dira, eta konbentzionalek baino gutxiago kutsatzen dute.
- Haize energia: haizeak errota erraldoi batzuen hegalak mugitzen ditu.
- Eguzki-energia: eguzkiaren erradiazioa erabiltzen da elektrizitatea sortzeko. Bi mota daude: eguzki-energia termikoa eta eguzki-energia fotovoltaikoa.
- Biomasa: hiri- eta nekazaritza-hondakin organikoak erretzen dira. Deskonposaketak sortutako gasak turbina batzuk mugiarazteko erabiltzen dira.
- Energia geotermikoa: lurraren barneko beroaz baliatzen da.
- Marea-energia: mareen mugimendua erabiltzen da elektrizitatea sortzeko.