Baliagaien kudeaketa eta populazioen dinamika

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,04 KB

Hazkuntza ereduak

Baliagaia = Animalek bizitzeko behar duten edozein elementu (espazioa, janaria, ura...). Kudeaketak populazioen tamaina aldatzen du, murrizpen (kontrola eta erauzketa) edo emendatzea (kontserbazio arazoak dituzten espezieak) bidez.

a) Populazio hazkuntza

Baliagai mugagabea = Populazioak hazkuntza-tasa intrintsekoan hazten dira. Hazkuntza fisiologiaren menpekoa da eta hau baliagai ez diren parametroen menpe dago (tenperatura, maldak, lur mota...). Hazkuntza esponentzialaren (mugagabea) adibidea balea urdinaren berreskurapena.

b) Kontsumigarriak ez diren baliagaiek mugatuko dute hazkuntza

Populazioen tamaina espazioaren menpeko (lurraldekoiak...) edo kontsumigarria ez den baliagaia (habiko lekuak). Erabilera kategorikoa, ez tarteko egoerarik (habiko lekua bai ala ez). Baliagaiak kontsumitu ordez bete edo erabili. Hazkuntza aldaketa bapatekoa, bi fase bereizi:

  1. Hazkuntza azkarra
  2. Egonkortze fasea

c) Kontsumigarriak diren baliagaiek mugatuko dute hazkuntza

Baliagaiak kontsumitu eta hazkuntza baliagaien berritze-tasan araberakoa.

  1. Berritze tasa = 0: Kanpai itxurako hazkuntza.
  2. Erlazio erraza: Populazioak ez du eragin berritze-tasan. Kasu gutxitan, animaliek etekina kontsumitu, kapitala ez ukitu.
  3. Erreakzio interaktiboa: Interesa zein kapitala erabili. Eragin bilaterala. Harrapari-harrapakin, landare-belarjale. May-k (1972) bi emaitza:

a) Oreka: Populazioak eta baliagaiak.
b) Biak fluktuatu muga egonkorreko zikloan.

Populazioen dinamika = LEHIA

Hazkuntzaren erregulazio mekanismo nagusienetakoa (inter/intraespezifikoa).

Intraespezifikoa = Arruntena jaiotze/dentsitate grafika kurba lineala, dentsitate handitan menpekotasun handiagoa.
Interespezifikoa = Bi espeziek eskuragarritasun baxuko baliagai bera erabiltzea, edo baliagaia lortzeko prozesu batek ostopatu/kaltetzen duenean.

Baldintzak:

  1. Lehiak aleen fitness-ean eragina du.
  2. Baliagai (mugatzaile) bera erabili (beharren gainezarpena).
  3. Espezie batek beste espeziearentzat eskuragarri dagoen baliagaian eragin behar du, murriztuz edo lorpenean eraginez.

Lehia baztertzeilen teoria

Animalia oso hurbilek (nitxo eta baliabide antzekoak), bere nitxoa apur bat desplazatu lehia ekiditeko. Lehia zaila guztiontzat (energia galera), adibidez txorien kasuan, arbolean zati ezberdinetan jartzea.

HARRAPARITZA

Maila trofiko ezberdineko espezieen arteko interakzioa. Espezie batek bestearengan negatiboki eragiten du. Lau mota: Herbiboroak, bizkarroiak (ez hil), karniboroak eta kanibalismoa. Harrapari-harrapakin interakzioa dentsitatearen menpekoa, beste faktorek ere lotura handia. Harrapakinen erantzunak: migrazioa, taldekatzea, jaiotzen sinkronia, ugal zikloak... Populazio zikloen bidez harrapari/harrapakin interakzioen ondorioak ikus ditzakegu (katamotzen eta erbien adibidea garbia).

KUDEAKETA MODELOAK: Baliagaien ustiaketa

Faunan balioa ez dakigu, arrazoiak ustiatzeko: bizirauteko, komertziala, kirol/aisia eta arrazoi etikoak (kontserbazioa). Hiru balio desberdindu:

a) Balio ekonomiko zuzena: Kontsumorako edo ekoizpenerako.
b) Balio ekonomiko ez dena: Onura neurgarriak (ur kalitatea), kontsumorako produktuen gainean (polinizazioa) edo turismoa.
c) Balio etikoa: Existitzeko eskubidea: etorkizuneko belaunaldiei uztea.

Ustiaketa beraz, populazioa hazten, murrizten edo egonkor dagoenaren arabera eta ingurumenaren egonkortasunaren araberakoa izan behar da.

Etekin iraunkorra = Guk etekina atera populazioa galdu gabe, populazioaren hazkundea bezala edo gutxiago ateratzen da. Baina hau normalean ez da gertatzen bi arrazoiengatik: orekan dagoen populazio bat ez da gehiago hazten. Populazioa mugatzen duen baliabidea emendatu (janaria, lekua...). Honetarako ekoizpen-dentsitate balantzea ezagutu, etekin iraunkorra eta erauzketa-tasa (uzta) egokia estimatu eta aplikatzeko. Baliagaiak mugatzaileak badira ekoizpen maximoa dentsitate jakin batean gertatuko da.

Kudeaketa modeloak:

  1. Ustiaketa mugagabea (GAINUSTIAPENA) = Normalean egiten dena. Harrapatu ahal eta nahi den guztia.
  2. Kalkulu zehatza, belaunaldiaren gaineko ustiaketa intentsitatearen araberako eragina = Gehienetan ezin da lortu. Kohorte bat hartu eta jarraipena egin, kalkulatu kohorten biziraupen tasa.
  3. Kalkulu ez zehatzak:

a) Gehienezko etekin iraunkorra (GEI) (uzta maximo jarraia): Kupoak finkatu, beti maximoaren azpitik. Ez oso eraginkorra, ustiaketa kurba ez da estatikoa, maximoa alda daiteke (Peruko antxoa).
b) Ekoizpeneko exzedenteen modeloa: kupo aldakorra: Ugaritasunaren kontrol jarraitua, populazio joeren arabera ustiapena aldatzen oinarritua. Kupo batekin harrapaketa jaisten bada, kupoa jaitsiko dugu - arazo ekonomiko larriak.
c) Ustiaketa ez zehatza, GEI-ren azpitik: Kupoa ezarri GEI-ren azpitik, fenomeno estokastiko bat gertatzen bada koltxoi bat izan populazioa gal ez dadin, GEI-ren eskuinaldean.
d) Ustiaketa ez zehatza: ustiaketa biologiko potentziala (EBP) = Dentsitate baxuetan hazkuntza tasa maximo erdia, populazio tamainan estima minimoa.

Etekina populazio hazkundearen arabera: Hazkunde tasa konstantea (oso zaila ematea ia ezinezkoa), populazioa hazi - ustiaketa hazi. Ez gainditu / kontsumitutako baliagai mugatzaileen ekoizpena independentea da. Populazioa hazi baliagai mugatzaile batek mugatzen duen arte / Kontsumitutako baliagai mugatzaileak, kontsumitzailearen arabera ekoiztuak / kontsumitzen ez diren baliagai mugatzaileak (habiko lekuak).

POPULAZIOEN MONITORIZAZIO ETA JARRAIPENA

Kudeaketa baten funtsa tamainan eragitea (batzuetan ezaugarri kualitatiboetan ere). Helburu ezberdinak: erauzketa (edo ustiaketa), kontserbazioa ala kontrola. Populazioen jarraipena egitea beharrezkoa. Jarraipen mota ezberdinak: kopuruak zehazteko (zentsuak eta estimazioak (laginak)), populazioen tamaina neurtzeko (gorotzak edo arrastoak kontatuz eta aurreko urteekin konparatuz). Metodo marjinalagoak (mapatze kartografikoa, jarraipen genetikoa). Honek analisi metodo eta modelo estatistikoen aplikazioa bermatzen du. Zenbatzean hainbat arazo: animalien mugikortasuna, banaketa espaziala/tenporala edo animalia detektatu/harrapatzeko zailtasuna. Datu guztiak konparatzeko estandarizatu. Laginketa protokoloen unifikazioa bai diseinuan zein metodoetan, errepikakortasuna lortu eta errorea murrizteko, garrantzitsua da zentsatzaileak estandarizatuak egotea eta animaliaren biologia ondo ezagutzea. Zehaztasun eta prezisio handia behar dira. Zentsuetan populazio osoa zenbatu, esfortzu gehiago, laginketa errorerik gabea. Laginketan gainezartzen ez diren populazioetatik (laginetik) lortutako informaziotik populazioen estimazioa egiten da, esfortzu txikiagoa baina laginketa errorea du.

Populazioak kuantifikatzean argi izan behar da ikusitako animaliak (I) eta benetan daudenak (N), benetan daudenen proportzio bat (K) ikusi (I = K * N). Zentso baten diseinua = Populazio tamaina (N), populazio dentsitatea (d), espeziearen banaketa uniformea bada N = azalera * d. Ugaritasun indizea (I): N edo d-ren aldaketa tenporalak edo espazialak adieraziko ditu parametroak.

Zentsatzeko metodoak =

  1. Zenbaketa-behaketa zuzena (N; K=1): Zenbaketa zuzen osoa: erakargarrietan, zehatza, interpretatzeko egokiena, ugaztun handi, hegazti koloniekin konfiantza osoz egin daiteke, baina askotan ezin da edo oso garestia. Behatzaileen banaketa espaziala garrantzitsua.
  2. Metodo kartografikoa: Habiak, koloniak edo babeslekuak mapan kokatzea. Aldibereko bi zentsoen araberako estimazioen zehaztasuna kalkulatzea. Informazioa partekatzen duten bi behatzaile, eta K probabilitatea konstantea.
  3. Populazioen manipulazioa:

a. Harrapaketa akumulagarriak: K-ren balioa harrapaketa esfortzuaren araberakoa eta populazio itxia. Prozedura: harrapaketen arteko erlazioen analisia, une zehatz baten eta une horretararte egindako harrapaketa guztien artean.
b. Indizeekin jokatuz: K-ren balioa ez da aldatzen populaziotik aleak gehitu/ateratzen badira. Prozedura: populaziotik aleak sartu edo atera eta edozein ugaritasun indizeak aztertu.
c. Harrapaketa, markaketa eta berrapaketa: Ale guztiak (markatuta edo ez) ikusteko probabilitate bera (K), markak ez die eragiten, populazio itxietan. Prozedura: Aleak hartu (proportzioa = M/N), askatu eta nahasten utzi, n harrapaketa egin eta horietako m markatuta badaude: m/n = M/N, beraz, N = nM/m (Petersen metodoa). Konplikatuagoa heriotzak edo markak galtzen badira.

  1. Dentsitate estimazioak =

a. Trantsektuak: Lagindu ordez ibilbideak egin. Behatzaile bakoitzak trantsektu bat egin eta aleak zenbatu. Askotan zein distantziara dagoen neurtu telemetroekin, aleak ez nahasteko. Metodo zaila, askotan trantsektu paraleloak egin.
b. Batidak: Animalek gordatzen dauden baso sailak behatzaile/ehiztari lerroen bidez lagindu. A-Tipo resakeador. B-Elurtutako zonetan batidak, arrastoak zenbatu. Zelatan egotea ere estimazio mota bat.
c. Animalien lorratzak: Prozedura: sasoikako gorotz/arrastoen zenbaketa mugatutako sailetan eta aurretik garbituta. Defekazio tasan arabera dentsitatearen kalkulua. d = (gorotz kopurua * defekazio tasa) / azalera. Premisa: defekazio tasa ezaguna eta konstantea da ale, sasoi eta habitaten artean, eta deskonposizio tasa ez da aldatzen ez espazioan ez denboran.

  1. Ugaritasun indizeak = K ez estimatu, baina konstantea (premisa nagusia). Prozedura: egindako esfortzuaren arabera populazio balioak lortu. Abantailak: metodo errazak, erabilgarriak eta merkeak. Aldaketa espazio-tenporal luzeetarako aplikagarriak. Populazio joerak identifikatu.

HABITAT HAUTESPENA

Espezie baten beharrak inguruneko aldaketen aurrean dituen erantzunen arabera finkatzen dira, erantzun hauek habitataren hautespenean islatzen dira espazialki. Animalien txoko ekologikoaren arabera oinarrizko txoko edo fundamentala zehazten da, baina habitatek behar biologikoetan duten interferentziak txoko erreala mugatzen dute. Animaliek leku bat baloratzean hainbat gauza erreparatzen dituzte (lehen mailako faktoreak), habitataren egitura ezaugarriak (landare estaldura, malda...). Arrakasta maila bigarren mailako faktorek ere determinatzen dute.

Habitat kudeaketa

Kudeaketa zuzenak lehenbizi helburu batzuk finkatu behar ditu. Helburuak definitzeko lurraldearen egoera ezagutu behar da, horretarako egoera aztertu eta gero, diagnostiko bat eman, arazoak identifikatu eta arazo hauek konpontzeko helburuak finkatu. Kudeaketa egoki baterako hiru erabaki:

  1. Premiazko helburuak definitu.
  2. Helburu horretarako kudeaketa motarik egokiena aukeratu.
  3. Kudeaketarako ekintza egokienak planifikatu eta egin.

Basabizitzaren kudeaketarako basabizitza (fauna/flora) eta ingurunearen arteko harremanak sakondu behar dira (inguruneak eskaintzen dituen baliagaiak basabizitzak nola ustiatzen dituen aztertzea), bizitzeko beharrak (jana, babeslekuak, ura...) bertan topatzen baitituzte. Animali zein landareek ingurunearekiko menpekotasun handia dute, menpekotasun hau nolakoa den jakitea premiazkoa da. Batzuetan habitat maneiu bat espezie bakar bati edo komunitate osoari eragiteko egiten da. Kudeaketa hasi aurretik bi printzipio garrantzitsu:

  • Habitat helduek komunitate ondo egituratuak mantentzen dituzte, espezie bakoitzak bere txokoa du, elkarrekin bizi ekosistemari biodibertsitate handia emanez.
  • Habitat egituraren aldaketek komunitateetan eragina dute (biodibertsitatean eta balio absolutuetan).

Espezie batek habitat bat erabiltzean: benetan hautatzen du habitat hori? ala ugaria eta eskuragarria delako aukeratu du? Erabilera, hautespen eta preferentzia hitzak ez dira sinonimoak.

Erabilera = Animaliek bere habitatarekin duen asoziazio edo elkarrekintza (elikaduran kasuan, kontsumoa adierazten du).
Hautespenak = Animaliek eskuragarri duten zenbait habitat mota desberdinen artean hautatzeko aukera inplikatzen dute, eskuragarritasunaren menpekoa. Erabilera selektiboa.
Preferentzia = Eskuragarritasunarekiko independentea da. Baliagai desberdinak bereganatzeko orduan aukeratze-baldintza berdinak dituztenak.

Habitat erabilera eta eskuragarritasuna lotzen dituzten zenbait indize:

  • Habitat erabilera (animali batek habitat bakoitzean zenbat denbora egon den adierazten du, eskuragarritasuna kontuan hartu gabe).
  • Habitat preferentzia (eskuragarri dauden habitaten artean zein erabili duen gehien).
  • Habitat hautespena (habitat bat bere eskuragarritasunaren arabera zenbat erabili den).

Horretarako aleak habitatetan sartu eta kokapen horretan egiten duten inguruneko aldagaien erabilera kantitatea zehaztea (aleen kokapena eta inguruneko aldagaien banaketa elkartuz, erabilera eta eskuragarritasuna lotuz).

Entradas relacionadas: