Balneoterapia eta Ur Terapeutikoak: Propietateak eta Erabilerak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,31 KB

Ur Mineral-Medizinalen Definizioa eta Baldintzak

Ur mineral-medizinalak jatorri naturala duten eta eremu terapeutikoan erabiltzen diren urak dira, osasunerako propietate onuragarriak eta frogatuak dituztenak.

Baldintzak:

  • Ur mineral-medizinalak osatzen duten gatzen kantitatea konstantea izan behar du, sendatzeko ahalmena bermatzeko eta osasunerako kaltegarriak diren inolako elementurik ez izateko.
  • Gatz kontzentrazioa 1 g/l baino handiagoa edo osasunerako bereziki aktiboak eta onuragarriak diren beste substantzia mineralen presentzia izatea.

Ur Sulfuratuen Ezaugarriak eta Efektuak

Ezaugarriak:

  • Ur hauek azufrea dute neurri batean; bestela, toxikoak izan daitezke.
  • Arrautza ustel usaina dute.
  • Iturburuen ondoan bakarrik erabiltzen dira, ezegonkorrak eta ontziratu ezinak direlako.
  • Kolore berde-horixka daukate.

Efektuak:

  • Ahozkoa: Gibel garbitzailea (hepatikoa) eta efektu antiazidoa.
  • Arnastuak: Fluidizatu eta mukositatea kanporatzen laguntzen dute.
  • Bide topikoa: Psoriasia, ekzemak, larruazaleko gaixotasunak (larruazalean ezkatatzea eta azkura sortzen dituztenak). Azufrearen edukiaren ondorioz, keratolitikoak, keratoplastikoak eta antiseborreikoak dira.

Itsasoko Uretan Dauden Elementu Nagusiak

Disoluzio Akuosoa:

  • Gatzak (NaCl)
  • Gasak (O2, N2, CO2)
  • Materia organikoa (fitoplanktona, zooplanktona)

Gatzak:

  • Kloruro Sodikoa: Eremu hipertonikoa osatzen dute, eta gehiengoa da.
  • Magnesioa: Hirugarren elementurik ugariena da.
  • Azufrea: Orokorrean sulfato bezala agertzen da.
  • Kaltzioa: Kaltzioa itsasoko organismo askoren hezurduraren zati bat da.
  • Potasioa: Ibaietako ur gezetatik itsasora iristen da.
  • Burdina: Itsasoko ugaztun handien odolean dago.

Itsasoaren pH, Gazitasuna eta Dentsitatea Tenperaturaren Arabera

  • pH: Tenperatura igotzen bada, pH-a jaitsi egiten da, azidoagoa bihurtuz eta itsasoko animalientzat arriskutsua izan daitekeelarik.
  • Gazitasuna: Tenperatura igotzen bada, gatz kontzentrazioa igo egiten da, ur gutxiago dagoelako.
  • Dentsitatea: Tenperatura igotzen bada, dentsitatea jaitsi egiten da, urak gutxiago pisatzen duelako.

Tenperatura jaisten denean, kontrakoa gertatzen da.

2Q==

Bainuen Sailkapena Tenperaturaren Arabera

Bainuak tenperaturaren arabera bost motatan sailkatzen dira:

  • Bainu Beroak

    Bainuaren uraren tenperatura 36°C eta 40°C artean dago. Erabilera denbora 10 eta 20 minutu artekoa izan behar da. Hiperemia sortzen du, odol-fluxua hobetzen du, muskulu-erlaxazioa eragiten du eta sedazio orokorra sortzen du.

  • Bainu Hotzak

    Bainuaren uraren tenperatura 34°C azpitik dago. Bainuaren iraupen denbora txikiagoa izango da zenbat eta tenperatura baxuagoa izan, 10-30 segundoko bainuak izanik.

  • Axolagabeko Tenperatura Bainuak

    Bainuaren uraren tenperatura 35-36°C artean dago, eta denbora 30 minututik ordubetera izan daiteke. Eragin lasaigarria du nerbio-sisteman eta muskulu-erlaxazioa eragiten du.

  • Txandakako Tenperatura Bainuak

    10 minutuko bainu bero bat hartzen da, jarraian 10-30 segundoko ur bainu hotz bat. 2 edo 3 aldiz errepikatzen da. Ariketa kardiobaskularra hobetzen du.

  • Goranzko Tenperatura Bainuak

    Axolagabeko tenperatura bainu batekin hasten da eta pixkanaka tenperatura handitzen doa 38-40°C-ra iritsi arte. Iraupen denbora 15-30 minutukoa izaten da eta bainu hotz eta labur batekin amaitzen da.

Mobilizazio Tankeak eta Korridore Bideak

Mobilizazio Tankeak

Forma desberdinak dituzten tankeak dira, hau da, forma desberdineko bainuak dira, errehabilitazio tekniketan erabiltzen direnak. Horrela, fisioterapeutak erraztasun handiz heldu daiteke pazienteari. Bainuaren tenperatura patologiaren arabera desberdina da.

Korridore Bideak

Sakontasun desberdineko bideak dira, non itxurazko pisu minimoa aprobetxatuz martxa berreskuratzen den.

Igerileku Kolektiboen Helburu Nagusiak

Igerileku kolektiboak tamaina eta forma aldakorra duten urmaelak dira, pertsona kopuru bat hartzeko gai direnak. Oinarri hidrodinamikoak (erresistentzia hidrodinamikoa eta mugimendua), murgilketa eta flotazioa, eta urak emandako oinarri termikoak konbinatzen dituzte, funtsezko bi helburuetan erabiliz:

  • Errehabilitazioa

    Helburu terapeutikoa duten uretako ariketa fisikoak egiteko erabiltzen dira, bertan hidrozinesiterapia egiten da kontrol mediku eta fisioterapeutikoaren kontrolpean. Fisioterapia eta errehabilitazio zentroetan egoten dira.

  • Lasaigarria

    Ongizate eta sedazio sentsazioak sortzen dituzten estimuluen erabilerak dira. Igerileku dinamikoak eta hidrodinamikoak dira, termak, dutxak, masajeak eta abar barne hartzen dituztenak, spa-etan eta curhoteletan bereziki aurkitzen direnak.

Balneazioaren Kontraindikazioak

Balneazio teknikak kontraindikatuta daude prozesu onkologikoetan eta egoera terminaleko gaixotasun kronikoetan. Baita ere infekzio akutuetan, sukar egoeretan, neke organiko larrietan eta gaixotasun psikiatriko larrietan.

Gainera, balneazio teknikak emateko orduan norbanakoaren sentikortasuna kontuan hartzea beharrezkoa da. Uraren tenperaturari arreta berezia jarri behar zaio: pertsona hipotentsoentzako bainuak ez dira oso beroak izan behar, eta pertsona hipertentsoentzako ur mesotermalak erabili behar dira, tenperatura kontraste handiak saihestuz.

Entradas relacionadas: