Banaketa ekonomia
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,76 KB
IKUSPEGI EKONOMIKOAK 1. NEOKLASIKO EDO NEOLIBERAL IKUSPEGIA:Merkatuaren Funtzionamendua: Prezioak malguak dira eta modu automatikoan doitzen dira eskaintza eta eskaria orekatzeko. Desoreka eta Krisiak: Edozein desoreka (langabezia, gehiegizko eskaintza/eskaera) merkatua bakarrik konpontzen du; kanpo-esku hartzerik ez da behar. Gobernuaren Papera: Ez dute nahi gobernuak ekonomian esku hartzerik; merkatu librea uzten dute arazo guztiak konpontzeko. Ondorio Nagusia: Langabezia soldata altuekin lotzen dute; soldata malguak izanez gero, langabezia desagertuko dela diote. Eskari agregatua= K+I+G+X 2.KEYNESEN IKUSPEGIA: Eskaria Ekonomiaren Gakoa: Eskaria da ekonomia gidatzen duen faktore nagusia. Eskari baxuak krisia eta langabezia eragiten ditu. Merkatuaren Ahultasuna: Merkatuak ez du bere kabuz oreka berreskuratzeko mekanismorik. Gobernuaren Papera: Gobernuak esku hartu behar du, eskaria sustatuz (adibidez, gastu publikoa handituz eta soldatak igota). Honela, ekonomia berpizten da. Langabeziaren Arazoa: Eskari agregatua (herrialdeko eskari osoa) baxua denean gertatzen da. Gobernuaren ekintzek langabezia murriztu dezakete. Kapitalismoaren Babesa: Sistema kapitalistaren barruan arazoak konpontzea defendatzen dute; ez dute kapitalismoa bera zalantzan jartzen.
3. MARXEN IKUSPEGIA: Kapitalismoaren Arazoak: a. Kapitalismoak desberdintasunak eta gatazkak sortzen ditu: Langileen eta Kapitalisten Arteko Gatazka: Langileek gutxi irabazten dute eta kapitalistak irabaziak handitzen saiatzen dira. Honek tentsio sozialak sortzen ditu. B. Krisiak Kapitalismoan: Krisiak kapitalismoaren barruko kontraesanen ondorio dira (adibidez, banaketa ezberdina). Gobernuaren Papera: Gobernuak batzuetan desorekak leundu ditzake, baina kapitalisten interesak babesteko soilik. Irtenbidea: Kapitalismoa gainditu eta ekonomia planifikatu batera joatea proposatzen dute. 4. KONTSERBADORE ETA NEOLIBERAL POLITIKA Merkatu Librearen Sustapena: Gobernuak ekonomian duen esku-hartzea murriztu nahi dute eta pribatizazioa sustatzen dute. Epe Laburrean: a. Inflazioa kontrolatzeko moneta-politika murriztaileak erabiltzen dituzte (adibidez, interes-tasak igotzea). B. Eskariaren politikak eta gastu publikoa ez dituzte onartzen. Epe Luzerako Helburuak: a. Merkatu guztiak liberalizatzea (lan merkatua barne). B. Zergak murriztea enpresen mozkinak eta inbertsioa handitzeko. C. Ongizate estatua pribatizatzen dute (osasungintza, pentsioak, hezkuntza). Ondorioak: Neurri hauek askotan desberdintasun sozialak areagotzen dituzte eta langileentzat soldata baxuak eta prekarietatea dakarte. 5.INSTITUZIONALISMO: -Oreka lortzea ezinezkoa da. (konfliktu)Instituzioak eremu pribatuari eta kolektiboari ziurtasuna handitu.