Barne ernalketa
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB
Iratzearen ziklo biologikoa
Esporofito diploidea lurpeko zurtoin horizontal batez (errizoma) osatuta dago, benetako sustraiekin eta fronde izeneko hostoekin. Frondeen azpialdean esporangioak garatzen dira eta soro taldeetan antolatzen dira; horien barruan meiosia gertatzen da eta esporak sortzen dira. Esporak heltzean, askatu egiten dira eta baldintza egokietan baldin badaude, ernatu eta protalo izeneko gametofitoa (haploidea) sortzen dute. Protaloa oso txikia da eta zoruan finkatzen da barnean garatzen zaizkion hodi-formako errizoide zelulabakarrei esker. Orduan, protaloan, anteridio ugari sortzen dira, eta aldi berean hemen gameto arrak (anterozoide). Era berean, arkegonio ugari sortzen dira eta hauen baitan, gameto emea (oosfera) eratzen da. Ernalketa egin ahal izateko, ura behar da. Anterozoideek oosferarantz igeri egiten dute, ernalketa gertatzen da eta zigotoa sortzen da. Zigototik enbrioia eratzen da eta hazten denean, esporofito bihurtzen da. Azken horrek beste gaitasun sintetizatzaileak lortzen dituenean, gametofitotik bereizten da.
5)Landareen ugalketa hazien bidez
Landare hazidunak dira ingurune lehortarrean arrakasta gehien lortu dutenak. Ia habitat guztiak kolonizatzeko gauza dira, ernalketa egiteko uraren beharra ez baitute. Gainera, ziklo biologikoaren barruan, gametofitoa izugarri murriztu da eta aldiz, esporofitoa argi eta garbi nagusitu egin da. Azkenik, lorea ugal-organoa bilakatu da. Hazien bitartez ugaltzen diren landareen ugalketa prozesu hauek bereizi daiteke: polinizazioa, gameto arraren eta emearen eraketa (meiosi bidez), ernalketa, enbrioia eta hazia sortzea , hazia sakabanatzea eta erneketa.
5.1)Lorea
Angiospermoetan, ugal-funtzioa lore izeneko organo espezializatuan kokatzen da. Loreak sexu organoak biltzen ditu, eta funtzio nagusia ugal-prozesua gauzatzea da. Lore zatiak emankorrak eta antzuak izan daitezke, hauek hosto eraldatuetatik sortu dira. Loreal hainbat osagai ditu: Alde batetik, lore-pedunkulua dago. Honen muturra loditu egiten da eta talamoa eratzen du, eta han, lore-zatiak txertatzen dira bertizilo desberdinetan. Horrela, lore tipiko bat pentaziklikoa edo tetraziklikoa izan ohi da (4-5 bertizilo). Honako hauek dira: kaliza, korola, androzeoa eta ginezeoa.