Barroko eta Klasizismoa Musikan: Ezaugarriak eta Konpositoreak
Clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,34 KB
Barrokoa (1600-1750)
Barroko garaian musikan aldaketa ugari gertatu ziren, eta horietatik hiru dira nabarmentzekoak:
- Baxu jarraituaren erabilera: Ahots nagusi bat dago, beste ahots betegarri batzuekin, eta behean baxuak aurreko biei eusten die.
- Erritmoa: Erritmo mekanikoa, pultsu sendo eta errepikakorra du askotan.
- Estilo concertatoa: Kontrasteen erabilera da (tinbreak, intentsitateak, tempoak).
Ahots Forma Profanoak: Opera
Opera musika forma barroko, profano, narratibo eta eszenikoa da.
Opera Serioa
Izaera artistikoa du; antzinaroko gai nagusia pertsona edo jainko mitologikoak dira.
Opera Komikoa edo Bufo
Izaera herrikoia du, eta protagonistak ez dira jainkoak, aristokrazia kritikatzen duten pertsonak baizik.
Ahots Forma Erlijiosoak
Oratorioa
Ez du narratzailerik ez adierazpen eszenikorik.
Pasioa (Drama)
Oratorioaren modukoa da; Jesusen nekaldia eta heriotza kontatzen ditu.
Musika Instrumentala
Hobekuntza handiak egon ziren, esaterako biolinean. Musika tresna egilerik ospetsuenak sortu ziren (Amati, Stradivarius).
Forma Musikalak Barrokoan
Kontzertua
Musika tresna asko aldi berean jotzea du esanahi. Hiru mugimendu ditu: azkarra, mantsoa, azkarra.
Kontzertu Grosso
Bakarlari bat edo gehiago orkestrarekin batera. Mugimenduak: astiro, azkar, astiro, azkar.
Orkestra Barrokoa
Harizko familia zen hobekien egiten zena. Egitura hau zen:
- Harizko musika tresnak: Lehenengo biolinak, bigarren biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak.
- Haizezko tresnak (erdigunean): Bi txirula, bi oboe, bi tronpeta eta bi fagot.
- Perkusioa: Bi tinbala.
Teklazko instrumentala ere landu zen, organorako eta orkestrarako lanak eginez, hala nola suitea eta kontzertua.
Konpositore Barroko Nabarmenak
Georg Friedrich Händel (1685-1759)
Bachen garaikoa. Ingalaterran eman zuen ia bizitza osoa. Alemanian jaioa, baina musikari ingeles gisa ezaguna. Musika instrumental anitza du.
Antonio Vivaldi (1678-1741)
Italian jaioa, apaiza zen. Operak idatzi zituen, baina musika instrumentalagatik da ezaguna, laurehun kontzertu baino gehiago idatzi baitzituen.
Klasizismoa (1750-1820)
Mundua eta gizakia gauza eder eta perfektutzat ikusten zituzten, eta artearen bidez perfekzio hori adierazi nahi zuten. Horregatik, gauzen forma erakutsi nahi da (perfekzioa forman adierazi), eta ez edukia edo ideologia. Klasizismoak gizakia eta gizartea izaki harmoniatsu eta perfektutzat hartzen ditu, arrazoian oinarrituta.
Musikaren Ezaugarriak Klasizismoan
- Musika instrumentala ahotsetarako musika baino garrantzitsuagoa.
- Erritmo sinple eta erregularra.
- Operan, opera komikoa nagusitu zen.
- Musika erlijiosoak garrantzia galdu zuen.
- Kontzertu publikoak herrialde gehienetan hedatu ziren.
- Obra asko idatzi eta argitaletxeei esker hedatu ziren.
Klasizismoko Musika Tresnak eta Orkestra Berria
Oinarrizko aldaketak hauek dira:
- Klabizenbaloa desagertu zen.
- Tronpa eta klarinetea orkestran sartu ziren.
- Pianoak indar eta garrantzia handia lortu zuen.
Orkestrari dagokionez, ezinbesteko hazkundea izan zen sinfoniaren forma handiari erantzuna emateko; handitze hori harizkoen familian gertatu zen.
Forma Musikalak Klasizismoan
Sonata
Forma hau Barrokoan sortu zen, baina aldatu egin zen. Hiru edo lau zati izan ditzake.
Sinfonia
Orkestrarako sonata handia da. Horregatik, sonataren forma du, baina orkestra osoak jotzen duenez, konplexuagoa da.
Kontzertua
Kontzertu klasikoan, bakarlari birtuoso batek orkestraz lagunduta jotzen du. Bakarlari nagusiak biolina eta pianoa izaten dira.
Konpositore Klasiko Nabarmenak
- Joseph Haydn (1732-1809): 104 sinfonia konposatu zituen.
- Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791): Txirula Magikoa opera ezaguna.
- Ludwig van Beethoven (1770-1827): Sonata Patetikoa lan ezaguna.
- Juan Crisóstomo Arriaga (1806-1826): Esklabu Zoriontsuak opera.