Barrokoaren Kontzeptua

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

Barrokoaren kontzeptua. Italia Europako sormen eta aldaera gune. Arkitektura barrokoa gupid eta botere adierazpide. Hirigintzaren bilakaera. Barroko hitzak perla irregularra esan nahi du, XVIII. mendean agertzen da halako zentzu peioratibo batez.Artearen arloan,garaiko lengoalaren konplexutasunari lotzen zaio hitza. Gaur egun, barroko esaten diogu XVII. mendean Italian (Aita Santuen Erroman) sortu zen estiloari.Arte barrokoak XVII. eta XVIII. mendeak hartu zituen eta ia Europa osotik hedatu zen. Arkitektura eta monumentuak hiri-esparruan integratu nahi dira ,helburu praktikoa eta - sinbolikoa izan zitekeen eta horrek hirigintza modernoaren oinarriak ezarri zituen. Hiriburuak arautzeko planoak egiten hasi ziren,eta Erroma izan zen halako hirien adibide eta prototipo adierazgarriena.(Vatikanoko Done Petri plaza,Piazza Navona adibide garbiak dira).Lorategien urbanismoa da barrokoaren aldiko hirigintzaren beste alderdi garrantzitsu bat: Versaillesko jauregiaren lorategien eredu frantziarra Europan zehar hedatu zen. Arkitektura zibil barrokoan nabarmentzen da jauregia,errege-erreginen boterea irudikatzen duena.( Monarkia Absolutuen mendeak dira) Arkitektura erlijioso barrokoak elizak botere erlijiosoaren iruditzat jo zuen Kontrarreformaren ideien garraiatzaile gisa.Kontzepzio bateratua du,luze-zabalera handiko nabe bakarra,eta alboetako kaperak.Espazio bateratu bat lortzeko oinplano oktogonalak,eliptikoak, gurutze grekokoak eta gurutze latindarrekoak erabiltzen ziren. Oinplanoak malguak dira,lerro konkabo-konbexuen bitartez sortuko dira horma ondulatuak . Hormak ondulatzen dira,mugimendu sentsazioa areagotuta eta argi-jokoak sortuta ;horien bidez,indartu egiten da handitasun barrokoa.Handitasuna lortzeko zutabe eta pilastra erraldoiak erabiltzen dira. Estalkiak gangadunak dira orokorrean, eta izugarrizko dimentsiotako kupulak egiten dituzte. Frontoi zatituen erabilpena; hauek ere kurbatu, zatitu egiten dira Sargune eta irtengune dituzten arkitrabeak, taulamendu kurbatuak. Erlaitzak oso irtenak egiten dira.Fatxadak dekorazioz oparoagoak: erliebeak eta eskulturak egokituko dira horma-hobietan.Elementu dekoratiboak(bolutak, girnaldak, medailoiak) modu ikusgarrian garatu ziren. Fatxadak ingurunearekin erlazionatzen dira

Entradas relacionadas: