Barrokoaren Musika Europan: Purcell, Handel eta Lully
Clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,83 KB
Ingalaterra: Henry Purcell
Henry Purcellen musikak atzerriko eraginak zituen; hori apaindura ugarietan eta alaitasunean ikusten da. Bere opera-lanen artean, Dido eta Eneas da garrantzitsuena. Purcellek gailurrera eraman zuen Ingalaterrako ohiko forma bat: Anthem-a. Anthema Ingalaterrako eliza-liturgiako musika da. Latinez edo ingelesez kantatzen zen; hasieran polifonikoa izan zen, baina azkenean Barrokoaren bertikaltasuna hartu zuen.
Alemania: Georg Friedrich Handel
Handelen ezaugarri nagusiak:
- Koruetako musikaren egile handia izan zen.
- Maisutasun itzelez landu zuen Barrokoaren kontrastea (indarra, tinbrea, abiadura).
- Beraren kontrapuntuak garrantzi txikiagoa zeukan, eta horrexek bereizten zuen Bachen estilotik.
- Handelen musika irekia eta gortekoa izan zen, eta Bachen musikan nagusitzen zen mistikari eta intimismoari kontrajartzen zitzaion.
Frantzia: Jean-Baptiste Lully
Jean-Baptiste Lullyk Frantziako ezaugarriak jarri zizkion Italiako estiloari. Bere musikaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Argitasun eta ordena handiko musika egin zuen.
- Beraren lanak gehienbat eszenikoak izan ziren; balletak eta bitarteak eginez hasi zen.
- Musika horretatik estilo adeitsua edo Rococoa izenekoa sortu zen.
Espainia: XVII. mendeko Musikagileak
XVII. mendearen erdialdetik aurrera, musikagile garrantzitsuak sortu ziren, hala nola Mateo Romero (Felipe II.aren kaperako maisua) eta Juan Hidalgo.
Ezaugarri nagusiak:
- Zenbait koruen arteko kontrasteak bilatzea.
- Ahots-kopurua handitzea (16 ahots edo hortik gora).
- Espainiako musika garrantzitsuena erlijiosoa zen, Soler abadea nabarmenduz.
Eszenarako Musika Generoak eta Ahots Musika Profanoa
Juan Hidalgok bi genero nagusi landu zituen:
Zartzuela
Zartzuela izenburuko lehenengo lana Sirenen golkoa izan zen, eta 1657an antzeztu zuten. Zartzuela izena Errege Jauregitik datorkio, haren ondoan sasi (zarza) ugari baitzeuden. Gutxira, musika-forma hori Espainiako "Opera nazionala" bihurtu zen. Zartzuela mintzaturiko eta kantaturiko eszenak tartekatzen dituen antzezlana da. Musika, batez ere, zatirik lirikoenetan erabiltzen da. José de Nebra ere egile nabarmena izan zen.
Tonadilla
Lan eszeniko laburra, dibertigarria eta satirikoa da, eta bertan Espainiako ohiturak islatzen dira. Espainiako dantzekin bukatzen da. Musika-forma honek garrantzi handia dauka, arrakasta izugarria izan baitzuen herrian. Gainera, Espainiako musikagilerik gehienek estilo horretako lan asko egin zituzten XVIII. mendearen erdialdean.