Barruko Migrazioen Ezaugarriak, Motak eta Ondorioak Euskal Herrian
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB
Barruko Migrazioen Ezaugarriak
1.4 Gaur egungo barruko migrazioen ezaugarriak hauexek dira:
- Migrazioaren motibazioak askotarikoak dira: lana, egoitza, sorlekura itzultzea.
- Fluxuak norabide askokoak dira. Emigrante gehienak hiri-udalerrietatik datoz, eta hiri-udalerri ertain eta txikietara jotzen dute, landakoak izan arren, probintzia edo autonomia-erkidego berean.
- Emigranteen profila ere askotarikoa da: gazteak, adinekoak, prestakuntzarik gabekoak eta prestatuak.
Barruko Migrazio Motak
1.5 Gaur egungo barruko migrazio motak.
- Laneko migrazioen motibazioa lana izaten da, eta heldu gazteak izaten dira (20-39 urte). Emigrazio-inguru zaharretatik eta hiri-nukleoetatik datoz, eta beste eskualde batzuetan, eta, batez ere, probintzia berean ezarritako dinamismo ekonomiko zentroetara joaten dira.
Probintzia Barruko Migrazioak
Probintzia barruko migrazioek gora egin dute.
Udalerri Barruko Migrazioak
Udalerri barruko migrazioak aldatu egin dira. Udalerri handiek eta probintziako hiriburuek saldo negatiboa dute orain, biztanleria eta jarduerak udalerri ertain eta txikietara, eta landa-udalerrietara hedatu direlako.
Atzerritarren Garrantzia
Alderdi berritzaileena atzerritarrek barruko migrazioetan duten garrantzia da: Europako Erkidegotik kanpokoek lan-hobekuntzak lortzeko mugitzeko prest daude eta familia-lotura gutxiago dituzte. Migrazio horietan, Madril atzerritarrak berriz banatzeko fokua da, eta horien helmuga, Mediterraneo kostaldea eta Andaluzia dira, hau da, klima beroko lurraldeak.
2) Egoitza-migrazioen motibazioak. Gazteek eta erdiko klaseek etxebizitza merkeak eta ingurumen-kalitatea bilatzen dituzte. Horiek, batez ere, hiri barruko migrazioak dira, hiri nagusiaren eta periferiako koroen artean adibidez, Bilbo eta Arrigorriaga gure eskualdean eta Bilbo eta Getxo, Uribe Kostan. Baina askotan jende asko hiri handietatik ondoko probintziako hirietara doaz, merkeagoa delako. Adb, Madriletik Toledora doaz, Bilbotik Castrora eta Donostiaren kasuan iparraldera doaz.
3) Itzulera-migrazioak biztanleak emigrazio-inguruetara itzultzea da. Bi modutan sailka dezakegu: batetik, asko sorlekura bueltatzen dira. Hasiera batean, batez ere, erretiro eta aurreerretirodunak ziren baina 1990. urtetik, gazteak izan dira nagusi enara motaren migrazioetan. Bestetik, eguneroko desplazamenduak daude, lan eta aisialdiagatik, bereziki. Bizileku eta lantokiaren arteko mugimenduak pendulu-mugimenduak dira, batez ere, periferiaren eta hirigunearen artean egiten dena. Aisiari dagokionez, turismoarekin lotutako desplazamenduak dira, asteburupasa, bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Migrazioen Ondorioak
Migrazio honek 4 ondorio ditu:
- Laneko migrazioen eraginez, eskualdeen arteko eta autonomia-erkidegoen desoreka demografikoak areagotzen dira. Autonomia erkidegoko hiriburuek hazkunde demografikoa izan dute goi mailako administrazio zerbitzuak kokatuak (Valladolid, Gasteiz).
- Hiri barruko egoitza-migrazioen eraginez auzo igorle gehiegi zahartzen dira, eta periferia hartzaileetako biztanleria handiagotzen delako, eta, horregatik, zerbitzu gehiago behar dira.
- Emigranteak itzultzen direnean gehiegizko zahartzea eragiten dute erretirodunak jasotzen dituzten inguruetan, eta gazteenek negozioak sortzen dituzte. Bestalde, ia biztanlerik gabeko herrietan gazteak seme-alabekin ezartzean, eskolei eta jarduera tradizionalei eusten zaie.
- Lanarekin edo ikasketekin lotutako pendulu-mugimenduek zirkulazio-arazoak eragiten dituzte hiri handietan eta honengatik diru sarrerek gora egiten dute.