Baso Tratamendu eta Kudeaketa Teknikak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Entresaka Mozketak

Oin Extrak Kentzea

Oin extrak masako handienak dira, diametro handiak dituzte. Hau mozten den diametro maximoena baino handiagoa izan ohi da, eta geldi hazten diren espezieetan izaten da ohikoa.

  • Produktu batzuk lortzea dute helburu, eta birsortze guneak irekitzen dira.
  • Azalera guztian modu uniforme batean ateratzen dira.
  • Diametro handiena finkatzen da. Hau baino diametro handiagoa duten oin guztiak mozten dira.

Banaketa Erreala Idealera Hurbiltzea

Banaketa erreala masan dauden oinen kopuru eta diametroek definitzen dute.

Gaixotasun nahiz Izurriteek Eragindako Zuhaitzak Kentzea

Errotazioa

Aipatutako hiru mozketek osaturiko entresaka mozketa da.

Mendi Beheran Egiten Diren Baso Tratamenduak

Masa nagusia zepa edo sustraitik ateratzen diren kimu eta adarrek osatzen dute. Mozketa hauen hastapenak Mediterraneoan daude, nahiz eta ondoren mundu guztira zabaldu. Bere ekoizpena energia lortzeari lotuta dago. Mendi beheran arraseko mozketa egin ohi da.

Ipurditik Moztea (Mendi Behera)

Mozketa jarraiak dira.

Faktoreen Araberakoak

  • Txanda: Txanda motzak direnean, egingo diren mozketa kopurua handiagoa da.
  • Espezieak: Egur bigunekoak baldin badira, mozketa kopuru gutxiago jasan ditzakete.
  • Estazio Kalitatea: Kalitate baxuko eremuetan mozketa kopurua murriztu behar da.

Mozteko Modua

Mozketa Forma

Mozketa azalera leun utzi behar da, erdigunean inolako zulorik gabe. Zuloa uzten bada, ura bertan pilatu eta motzondoa usteltzen hasten da.

Mozketa Altuera

Espezieak kimuberritzeko duen formaren arabera egingo da mozketa.

Mozketa Garaia

Neguko geldialdian, substantzia gehienak zepan egon ohi dira gordeta; beraz, hori da momenturik egokiena.

Abantailak eta Desabantailak

Abantailak

  • Kudeaketa erraza da.
  • Birsortzea azkarra eta bermatua.
  • Txirpiak lehen urteetan azkar hazten dira. Honek txandak laburtzea eragin dezake.
  • Ehiza gunea.

Desabantailak

  • Sistema artifiziala da, oihanarte handia sortzen dute eta modu ez-kontrolatu batean.
  • Hazi bidezko birsortzerik ez dago, dagoen oihanarte handiagatik.
  • Honen eraginez, genetikoki eboluzio gutxiago.

Entradas relacionadas: