Batasunak Herrialdeen Arteko Aldeak Konpontzeko eta Erkidego Autonomoak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB
Zer egiten du Batasunak herrialdeen arteko aldeak konpontzeko?
Desorekak zuzentzen eta murrizten saiatzen da EB. Horretarako funtsak (fondoak) banatzen ditu kideen artean.
Bi motatako diru-laguntzak daude:
- Egitura funtsak
Eskualde eta jarduera konkretuei ematen zaizkien diru-laguntzak dira. Adibidez, krisian egon den lurralde bati, industria bati,... leku batean azpiegiturak eraikitzeko laguntzak. - Kohesio funtsak
Hauek Estatu pobreenei laguntzeko sortu ziren diru-laguntzak dira, euren maila ekonomikoa hobetzeko eta aberatsagoekin zuten aldea txikitzeko. Esate baterako, 1990eko hamarkadan batez ere hegoaldeko lurraldeak (Espainia, Grezia, Portugal) eta Irlanda baliatu ziren laguntza honetaz.
Zergatik irabazi zuten Brexit-aren aldeko botoek?
- Burujabetza arriskuan jartzen zuten botere atzerritarrei mesfidantzaz begiratzea. Horrekin batera oso errotuta zegoen euroesxeptizismoa.
- Beste nazio batzuei begiratzeko nagusitasun sentimendu bat dute herritar batzuek, sarritan nostalgikoa dena.
- Immigrazioak eragindako xenofobiaren gorakada.
Zer nolakoak dira erkidego autonomoak?
Autonomia-erkidegoa
Espainiako antolaera politikoa deszentralizatzean sortutako funtsezko lurralde-entitatea da. Espainian indarrean dagoen 1978ko konstituzioak lurralde hauei zenbait arlotan autogobernua onartzen die. Guztira 17 erkidego eta bi hiri autonomo sortu dira; Euskal Herri Penintsularrari dagokionez, bi Autonomia Erkidegotan antolatzen da: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa.
Gogoratu Espainiak botere batzuk deszentralizatu ditu, hau da, autonomien esku utzi ditu eta beste botere batzuk goitik galdu eta Europar Batasunari utzi dizkio.
Erromako Ituna
1957an Europako sei estatuk (Frantzia, Italia, Alemania, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo) sinatu zuten hitzarmena; hitzarmen honen ondorioz, Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zen, gaur egungo Europar Batasunaren aurrekari nagusia izandako erakundea. Itun honek aduana-batasuna eta Nekazaritza Politika Bateratua jarri zituen martxan.
Europar Batasuna
1992an Maastricht-eko Ituna sinatu zuten Europako hamabi estatuk sortutako erakundea da. Hasieratik, bere estatu-kideen artean lankidetza ekonomikoa eta politikoa sustatzea izan da helburu nagusia. Gerora, Batasunari beste herrialde batzuk gehitu zaizkionez, orain dela gutxi arte 28 kide izan ditu; 27 dira Brexit-aren ondorioz.