Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia eta Ezaugarriak
Clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB
Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia
1960 baino lehenagoko dokumenturik ia ez dago; horregatik, aurreko guztia bat-bateko bertsolaritzaren historiaurretzat jo daiteke.
Entzuleria homogeneoko bertsogintza (1960-1979)
Bizi-iraupeneko aldia (1960-1973)
Azpillaga, Lazkao Txiki, Xalbador, eta abar.
Erresistentziazko bertsogintza (1973-1979)
Lopategik eta Azpillagak ordezkatzen dute, eta eduki politikoa nabarmena da.
Entzuleria anizkuneko bertsogintza (1980-1998)
Berrikuntza aroa (1980-1990)
Autonomia Estatuaren ostean, bertso entzuleak estrategia politiko kontrajarrietan banatzen dira, gero eta argiago. Txapelketak dira oraindik ere bertsogintzaren euskarri nagusiak, eta hedabideek ez diote hainbesteko oihartzunik ematen. (Amunizak bertso eskalak sortu zituen garai honetan).
Bertsomaniaren aroa (1991-1993)
Hitzetik Hortzera programak audientzia polita hartzen du ETBn, eta euskarazko irratiek ere toki zabala eskaintzen diote bertsolaritzari. Gauza bera aldizkari eta egunkariek ere. Bertsolaria euskal kulturaren parte garrantzitsu bihurtzen da. Egaña, Lizaso, Peñagarikano, eta abar. 1991n gertatzen da bertsolaritzaren boom delakoa.
Bertsomaniaren osteko belaunaldiak (1994-2003)
Herri giroan bertso zaletu eta bertsolari egin direnak kenduta, orain gehienak bertsolari-eskoletan ibiliak dira. Iturriaga, Maialen Lujanbio, eta abar. Bat-bateko bertsolaritza inoiz baino prestatuago dago kultura eta jakintza mailan.
Etorkizunari begira
Euskara onaren biziraupena du helburu bertsolaritzak, jakitunen arabera.
Erretorikaren Urratsak
- Inventio: Gaia aukeratu.
- Dispositio: Gaia antolatu (errematea azken puntuan).
- Elocutio: Pentsatu bezala kantatu.
- Actio: Doinu eta keinu egokiak erabiliz enfasizatu (antzezpena).
- Memoria: Memoria landu eta erabili behar da hau egiteko.
Bertsoen Artifizio Teknikoa
Errima: Hiru errima mota daude:
- Begirada (b, g, r, d)
- Txistulariak (z, s, x, tz, tx, ts)
- Kopeta (k, p, t)
Metrika: Neurria egokitzeko baliabideak:
- Sinalefa
- Laburdurak
- Luzapenak
Erritmoa: Doinuak markatzen du erritmoa.
Ahapaldi Motak
Molde erregularrekoak: Zortziko eta hamarreko txiki eta handiak. Erregularrak dira beti, eta errima lerro pareetan izaten da.
Molde irregularrekoak: Doinu berezi bat izan dezakete. Errimagatik edo metrikagatik izan daitezke desberdinak.