Batez besteko heltze-aroa eta tributuak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Batez besteko heltze-aroa

Batez besteko heltze-aroa: Enpresak ekoizpen-prozesuan inbertitu duen dirua errekuperatzeko behar duen denbora da.

Heltze-aroaren osagaiak

  • Hornidura Aldia: Lehengaiak normalean biltegian ematen dituen egun kopurua adierazten du.
  • Ekoizpen Aldia: Produktuak fabrikatzeko normalean behar den egun kopurua da.
  • Salmenta Aldia: Fabrikatu ondoren, produktuak saltzeko normalean behar den egun kopurua da.
  • Kobrantza Aldia: Bezeroei fakturak kobratzeko normalean behar den egun kopurua da.
  • Ordainketa Aldia: Hornitzaileei fakturak ordaintzeko normalean behar den egun kopurua da.
  • Bataz Besteko Heltze Aro Ekonomikoa (HAE) = HAH + HAE + HAS + HAk. Ustiapen Zikloa kontutan hartzen du, hau da, lehengaiak biltegian sartzen diren momentutik bezeroek ordaintzen duten momentu arte igarotzen den denbora.

  • Bataz Besteko Heltze Aro Finantzarioa (HAF) = HAH + HAE + HAS + HAk - HAo. Enpresek ekoizpenerako materialaren erosketan inbertitu duen dirua errekuperatzeko behar duten denbora da, hau da, enpresek beraien hornitzaileari ordaintzen dutenetik salmentak kobratu arte igarotzen den denbora.

Heltze-aroa aldatzeko estrategiak

  • Biltegian ematen duten denbora murriztuz.
  • Fabrikatzeko / Transformatzeko denbora murriztuz.
  • Behin fabrikatuta, salmenta lekura berehala eroanez.
  • Bezeroei epe laburrean kobratuz edo momentuan kobratzeko eskatu.
  • Hornitzaileei geroz eta epe luzeagoan ordainduz.


Tributuak

Tributuak Estatuak aurrekontuan ezarrita dituen diru-sarrera gehienak dira. Herritarrek nahitaez ordaindu behar dituzte eta bi helburu nagusi dituzte: gastu publikoa finantzatzea eta herrialdeko jarduera ekonomikoa kontrolatzea (zerga politika).

Tributuen sailkapena

TASAK: erakunde publiko bati emandako diru-prestazioak zerbitzu publiko baten truke (unibertsitate publiko bateko matrikula...)

KONTRIBUZIO BEREZIAK: obra publikoei esker ondasunek izandako balio-handitzea zergapetzen du (argiztapen-sistema, urbanizazio-lanak...)

ZERGAK: kontraprestazio zuzenik gabe administrazio publikoei ordainketak. Zergak diru-sarrera publikoen zenbateko handiena dira. Bi mota:

Zuzeneko zergak

Pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzte, bai etekina lortu dutelako bai beren jabetzako ondasun bat erabiltzeagatik.

Estatu-mailakoak:

PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga): bere lanetik, bere kapitaletik edo beste diru-sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen dute.

SZ (Sozietateen gaineko Zerga): merkataritza-sozietateek ordaintzen dute lortu dituzten etekinengatik.

Toki administrazioak:

EJZ (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga): enpresa-jarduera, jarduera profesionala edo jarduera artistikoa egiten duten pertsonek ordaintzen dute.

OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga): landako- edo hiriko-higiezinak zergapetzen ditu.

Zeharkako zergak

Pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, bai eta ondasunen eta eskubideen eskualdatzeak ere.

Estatu-mailakoak:

BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): eragiketa ekonomiko gehienetan ordaintzen da.

Zerga bereziak: kontsumo jakin batzuen gaineko zerga da. Hauek dira: alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga, hidrokarburoen gaineko zerga, tabako-laboreen gaineko zerga eta elektrizitatearen gaineko zerga.

Entradas relacionadas: