Begia, Lupa eta Irudien Akats Optikoak: Oinarrizko Fisika

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Begiaren Funtzionamendua

Begia sistema optiko konplexua da. Kornea dioptrio bat da, bi ingurune material banatzen dituena (airea eta humore urtsua). Irisek sartzen den argi kantitatea kontrolatzen du. Kristalinoak lente konbergentearen lana egiten du (foku aldakorreko lentearena); muskulu ziliarrek laguntzen diote kristalinoari uzkurtzen eta luzatzen, horrela lentearen fokua aldatuz objektuaren distantziaren arabera.

Argi-izpiek desbideraketa jasaten dute kristalinoan, eta irudia erretinan osatzen dute (txikiagoa, alderantzizkoa eta erreala). Ondoren, irudi horren informazioa erretinako zelula fotosensibleek eta orban horiek (sentsibleenak direnak) jaso eta nerbio optikoaren bidez garunera garraiatzen da, non irudiari buelta ematen zaion eta errealitatearen irudi osatua lortzen dugun.

Lupa edo Mikroskopio Sinplea

Lupa hurbil dauden objektu txikiak handiago ikusteko erabiltzen den tresna optikoa da. Lente konbergente bat da, eta irudia handiagoa, zuzena eta birtuala osatzen du.

Handipena Kalkulatzeko Formula

Bere handipena (maila edo albo-emendioa) kalkulatzeko formula hau aplika dezakegu:

$$AL = \frac{-0.25}{F_1}$$

Non $$-0.25$$ begi normal baten hurbileko puntua den (metrotan adierazita).

Lupa Erabiltzeko Baldintzak

Lupa bat erabiltzean, kontuan hartu behar da ikusi nahi dugun objektua objektu fokoaren eta zentroaren artean kokatu behar dela. Handipen handiena lortzeko, objektua fokutik ahalik eta hurbilen egon behar da.

Irudien Akats Optikoak (Aberrazioak)

Lenteek sortutako irudietan gerta daitezkeen akats nagusiak hauek dira:

  • Aberrazio Esferikoa

    Izpi islatuak puntu bakarrean biltzen ez direnean gertatzen da, gainazal batean bilduz.

    Konponbidea:

    Diafragma bat gehitu diametroa txikiagotzeko, edo gainazal esferikoaren ordez gainazal parabolikoak erabili.

  • Aberrazio Kromatikoa

    Argiaren uhin-luzeretarako errefrakzio-indizea desberdina denean sortzen da. Horregatik, kolore bakoitzak desbideratze ezberdina jasaten du, eta ondorioz irudi ezberdinak sortzen dira.

    Konponbidea:

    Errefrakzio-indize desberdineko beirak konbinatzen dira, lente akromatikoak lortuz.

  • Distortzioa

    Albo-handipena konstantea ez denean gertatzen da.

  • Astigmatismoa

    Ardatzarekiko inklinazio oso handia duten izpiek ez dute irudi puntualik sortzen, bi irudi baizik.

Entradas relacionadas: