Begia eta Nerbio-sistema: Atal Nagusiak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

Begiaren atalak

Kornea

Begiaren aurrealdea estaltzen duen geruza da.

Irisa

Zabaldu eta uzkurtu daitekeen geruza, zulo bat duena (begi-ninia deitzen zaiona), argiaren sarbidea dena.

Esklerotika

Begi-globoari forma eta gogortasuna ematen dion geruza.

Konjuntiba

Begi-globoa eta betazalaren barrualdea estaltzen eta babesten duen geruza.

Humore urtsua

Kornearen eta kristalinoaren arteko barrunbea betetzen duen likidoa.

Kristalinoa

Lente forma duen mintza, irudia erretinan fokatzea ahalbidetzen du.

Humore beirakara

Begiaren barrualdea betetzen duen substantzia likatsua da, kornearen eta kristalinoaren nutrizioaz mantentzen dena.

Erretina

Begiaren atzealdea eta barrualdea estaltzen duen zelula-xafla.

Ikusmena

Ikusmenaren prozesua:

  1. Estimulua korneatik sartzen da eta begi-ninia zeharkatzen du (irisak begi-ninia erregulatzen du).
  2. Kristalinoaren kurbadura aldatu egiten da.
  3. Irudiak erretinan proiektatzen dira.
  4. Erretinara iritsitako argi-estimuluek burmuineraino jarraitzen dute, ikusmen-nerbioaren bitartez.

Nerbio-sistema zentralaren atalak

Garuna

Organorik konplexuena da, bi partetan erdibituta dagoena, hemisferioak deritzenak. Tolesduraz osatuta dago (garun-zirkunboluzioak esaten zaie), eta horiek garuna handiagoa egiten dute. Garun-azalean eremuak daude:

  • Azal motorra: Nerbioaren bidez seinaleak bidaltzen dizkie muskuluei.
  • Azal sentsoriala: Tenperaturaren, dastamenaren eta minaren errezeptoreek bidalitako informazioa jasotzen du.
  • Ikusmen-azala.
  • Entzumen-azala.
  • Asoziazio-azala: Informazioa analizatzen du, eta horren araberako erantzunak prestatzen ditu.

Zerebeloa

Bi hemisferiotan banatuta dago; haren erditik bermisa deritzon zerrenda luze bat luzatzen da. Gai grisa eta gai zuria kokatuta daude bertan. Zerebeloa mugimenduaren koordinazioaz eta gorputzaren jarreraz arduratzen da. Informazioa bi tokitatik heltzen zaio: giltzaduretan dauden bare-errezeptoreetatik eta belarriko kanal erdizirkularretatik.

Enbor entzefalikoa

Bi zatitan banatuta dago: pedunkuluak eta bizkarrezur-erraboila. Enborrean, garunaren eta zerebeloaren kasuetan ez bezala, gai grisa barrualdean dago eta zuria kanpoaldean. Hainbat funtzio ditu: arnasaren erritmoa kontrolatu, bihotzaren taupadak, eztula, goragaleak... Informazioa filtratzen du, informazio garrantzitsua pasatzen utziz.

Bizkarrezur-muina

Enbor entzefalikoaren luzapena da, bizkarrezurraren barruan dago kokatuta. Soka mehe baten antzekoa da. Barrualdean neurona-gorputzak dauzka eta kanpoan axoiak. Oharkabeko ekintza sinpleak kontrolatzen ditu.

Entradas relacionadas: