Begien funtzionamendua eta optika
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB
Ikusmenaren akatsak: Miopia: urrun dauden objetuak ez ditu ondo fokatzen eta horien irudiak erretinaren aurrealdeaneratzen dira (begiko gainazal errefringenteak konbergenteegiak dira edo begi-globoa luzeegia da) Lente dibergenteen bidez zuzentzen da. Hipermetropia: hurbil dauden objetuak ez ditu ondo fokatzen eta horien irudiak erretinaren atzealdean eratzen dira (kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea edo begi-globoa laburregia da)Lente konbergenteen bidez zuzentzen da.
Begien helburua objetuen irudi estigmatikoak eta akatsik gabekoak sortzea da. Giza begiaren itxura 2,5 cm inguruko erradioa duen esferarena da. Bere pareta hiru geruza zentrokideez osaturik dago: esklerotika, koroidea eta erretina. Erretina begiaren barnealdea estaltzen duen
mintza da. Bertan proiektatzen dira objetuen irudiak; argiaren errezeptoreak diren zelulak daude (konoak eta bastoiak),ikus-nerbioaren bitartez garunera informazioa transmititzen dutenak.
Argazki-kamera, azaletik, objetiboa deritzon lente konbergente batez osaturik dago. Objetibo hau kamera ilunbaten barruan kokatuta dago. Objetuen fokapena lortzeko, hau da, irudia plaka edo argiarekiko sentikorra den argazki-pelikula kokatzen den planoan eratzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da (“fokatzea”). Horrela, irudia plakan sortzen da eta erreala, alderantzikatua eta txikiagoa izango da. Kameran sartzen den argi-kantitatea argiztapen-denboraren bidez eta diafragmaren irekiaren bidez erregulatzen da. Kameraren funtzionamendua eta giza begiarena antzekoak dira. Objetiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du, eta film sentikorra erretinaren baliokidea da.
Lupa tresna optiko sinpleenetarikoa da. Lupa irudien tamaina handiagotzeko erabiltzen den lente konbergente bat da (gehienetan bikonbexua). Objetua distantzia fokalaren barruan jartzen da, baina fokutik ahalik eta gertuen. Horrek irudi birtuala, handiagoa eta zuzena lortzea ahalbidetzen du. Tamaina txikiko objetu bat zehaztasunez ikusi nahi badugu, normalean hurbildu egiten dugu begirantz, erretinan eratutako irudia handiagoa izan dadin. Nolanahi dela, puntu hurbilaren existentziak mugatu egiten du objetua nitidotasunez ikusteko ahalmena. Horregatik luparen laguntzaren premian gaude: honen bidez objetua puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegu (lupari mikroskopio sinplea ere deitzen zaio). Luparen handipena (botere anplifikatzailea) A = 0,25.P, non P luparen potentzia den.