Belarriaren Funtzionamendua eta Garunaren Ezaurriak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB
Belarriaren Funtzionamendua
Belarriaren funtzionamendua: Belarriak soinuak entzuten ditu entzumenaren bidez, baita ere, gorputzaren jarrera-aldaketak hautematen ditu eta horri esker oreka mantentzen du. Entzumenari dagokionez: belarri-pabiloiak soinuak hartzen ditu eta kanpo-entzunbidean barrena tinpanora transmititzen du. Tinpanoak bibrazioak egiten ditu eta orduan mailura transmititzen ditu. Inguidean eta estribuan barrena barakuiluarekin lotuta dago estribua. Barakuiluan badaude zelula ziliatu izeneko mekanorezeptore batzuk, eta endolinfa izeneko jariakin bati esker iristen dira bibrazioak. Zelula ziliatuek nerbio-bulkada bihurtzen dituzte bibrazioak eta entzumen nerbiotik garunera transmititzen dituzte.
Oreka eta Kanal Erdizirkularrak
Orekari dagokionez: kanal erdizirkularrak 3 hodi dira. 3 ardatz espazialean arabera daude orientatuta, haietan barruan zelula ziliatuak eta endolinfa daude. Burua mugitzerakoan endolinfa zelula ziliatuak ukitzen ditu eta zelula horiek buruaren jarreraren buruzko informazioa transmititzen dute garunera.
Nervio-Bulkada Neurona Batetik Bestera
Nervio-bulkada neurona batetik bestera: neuronak nerbio bulkaden bitartez hartzen eta transmititzen dituzte seinaleak. Korronte elektrikoak dira nerbio-bulkadak eta beti noranzko berean joaten dira: ezkerretik eskuinera. Hau da: dendrita batean sortzen dira, neurona osoa zeharkatzen dute eta axoiaren azken adarretik ateratzen dira. Sinapsia izeneko komunikazio neuronalaren bidez pasatzen dira nerbio-bulkadak neurona batetik bestera. Nervio bulkada neurona pepsinaptikora ailegatzen denean axoiaren bukaeran dauden besikulek neurotransmisoreak askatzen dituzte espazio sinaptikora.
Neurotransmisoreak eta Postsinaptikoak
Neurona postsinaptikoaren dendritako mintzean dauden errezeptoerek hartzen dituzte neurotransmisore hauek eta bigarren neurona honetan zehar nerbio-bulkadak jarraitzen du.
Garunaren Ezaurriak eta Funtzioak
Garunaren ezaugarriak eta funtzioak: ildobatekin 2 hemisferiotan bereizten ditu esk eta ezk. Gainazala toles-tuta zirkunboluzitoak eratuz. Zentzumen organo guztiek ematen duten informazioa interpretatu eta hauek kontrolatu: borondatezko ekintzak, prozesu intelektualak eta emozionalak, oroimena, pentsamendua...