Bernardo Atxaga: Biografia eta Obra
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB
BERNARDO ATXAGA: Biografia
"Bernardo Atxaga" ezizena Joseba Irazu Garmendiaren benetako izena da.
1951an jaio zen Asteasun, bere obra askotan "Obaba" herri imajinarioaren isla izango den herrian. Gazte zela Andoainera joan zen bizitzera gurasoekin. Berak aitortuko du aldaketa itzela izango zela "menditik kalera", alegia. Naturarekin zuen harremana hautsi eta giro urbanoan murgildu zen. Aldi berean gaztelaniaz ikasi zuen. Andoaingo liburutegian irakurle amorratua zen. Bilbora joan zen ekonomia ikastera. Bigarren jaiotzatzat joko du Bilbora joate hori. Gabriel Aresti poeta ezagutuko du eta baita Europako korronte literario modernoak ere. Donostiako banketxe batean ikusiko dugu lanean, karrera amaitu ondoren. Berehala utzi zuen lan hori. Hiri honetan ezagutuko ditu Ramon Saizarbitoria, Koldo Izagirre eta Ramon Etxezarreta bezalako idazleak. Berriro Bilbora itzuli eta han "Pott Banda" deiturikoa sortuko du (aldizkari literarioa, Sarrionandiarekin batera). Makina bat sari irabazi ditu, besteak beste, estatuko "Premio Nacional de Literatura".
POTT BANDA
Anitzetan idazleak eta idazle gaiak, taldean, lagunartean bildu ohi dira, beren ideiak, asmoak, irakurketak komunean jartzeko. Bilbo zaharreko taberna batean elkartzen ziren Atxaga, Sarrionandia, Iturralde, Ordorika... solasean aritzeko eta literatur asmoak elkarren babesean aurrera ateratzeko. Aldizkari literario ederra ere sortu zuten "Pott Banda" izenekoa. Idazle hauek guztiek beste zenbaitek aurretik hasitako bideari jarraipena emango diote. Hauen helburua da auzi sozialarekin konprometitutako literaturari uko egitea eta literaturaren autonomia aldarrikatzea.
OBRAK
Zaila da Atxagaren obrak laburtzea ugari eta era askotakoak baitira bere idazlanak eta Literaturaren inguruko lanak: poesia, ipuinak, haurrentzat marrazki bizidunak...
Poesia: Ziutatez, Etiopia eta Poemas Hibridos.
Haur literatura: Asto Bat Hipodromoan, Astakiloak, Banbulo
Irratirako nobelak
BERNARDO ATXAGA: Biografia 1
Bera izan zen Aresti hil ondoren abiatutako literatur mugimenduko egile nagusietako bat eta gaur egungo euskal idazlerik ezagunena da, bai Euskal Herrian bai hemendik kanpo, bere lanek izan dituzten sari eta itzulpen ugariei esker. Hiru aldi bereizi daitezke bere obran:
1-Literatura esperimentala egin zuen hasiera batean: literatur generoen arteko bereizketak baztertu eta nahita nahasten zituena. Honen adibide dira haren lehen lanak, aldizkarietan kaleratuak, eta Zuitateaz (1976) eta Etiopia (1978) liburuak.