Bernardo Atxaga: Euskal Idazle Unibertsala
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB
Literatura unibertsalaren egile handiak berdintzeko eta zentsura frankista alde batera uzteko asmoa izan ziren Bernardo Atxaga ezizena hartzera bultzatu zuten arrazoietako batzuk.
Ekonomian lizentziaduna da Bilboko Unibertsitatean.
Euskaltzaindiako kidea eta literatura zale amorratua izatea, frogatzen du idazle unibertsala izan daitekeela. Euskal idazlerik itzuliena eta sarituena da:
Espainiako Kritika Saria (1989) jaso zuen, “Obabakoak” lanagatik.
Asteasutik Bilbora
Bere gurasoak, txikitatik irakurtzeko eta idazteko maitasuna irakatzi ziotenak.
Asteasuko herri txikiko paisaiak eta jendeak markatzen dute egilearen haurtzaroa80ko hamarkadatik aurrera, istorio horiek izango dira, Obaban islatuko dituen istorioak.
Andoainera joan ziren bizitzera eta bertan deskubritzen du liburutegi publikoa non orduak eman eta asko irakurriko du.
Donostian egin zuen batxilergoa, eta garai hartan hasi zen lehiaketetara aurkezten eta kolaborazioak idazten.
Batxillergoa bukatuta Bilbora joan zen, Sarrikon Ekonomia ikastera.
Garai horretan “Ez dok amairu” mugimendu kulturalarekin bat egin zuen.
Mugimendu abanguardista izan zen (1965-1972).
Hainbat artistek osatu zuten: Letek, Benito Lertxundik, Mikel Laboak...
Garai horretan euskal kultura oso zapalduta zegoen eta berpiztea lortu zuten.
Garai horretan argitaratu zuen bere lehen kontakizuna "Los que anhelamos escribir" (1971).
Bilbon jaio zen Atxaga idazle abanguardista.
Euskal kultur mundua, eskutuan garatu zen frankismo garaia zela eta.
Euskaraz idatzitako bere lehen testua argitaratu zuen, “Borobila eta puntua” (1972).
Arestik zoriondu egin zuen eta idazten jarraitzera animatu zuen. Arestik euskal literatur klasikoa irakurtzea gomendatu zion eta honek eragina izan zuen bere lanetan. Hizkuntza eta estilo propioak izan zituen.
Ekonomia ikasketak amaitu ondoren (1973), derrigorrezko soldaduska egitera joan zen eta honek ere eragina izan zuen 1976 “Ziutateaz” lanean, non esperientzia batzuk islatu zituen.
Soldaduska amaitu ondoren, Donostiako Banku batean hasi zen lanean, eta, Koldo Izagirrerekin, “Ustela” (1975) aldizkaria sortu zuen, abangoardia izaera zuena.
Bilbora bueltatzean, ekonomikoki urte zailak bizi zituen baina onak literaturan.
Pott banda musika taldea (1977-80) sortu zuten, planteamendu berritzaileekin.
“Etiopia”-n (1978) islatu zuten.