Bernart Etxepare eta Kazetaritza Generoak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,12 KB
XVI. Mendeko Euskal Literatura
Bernart Etxepare
Bernart Etxepare (Sarrasketa, 1475) Eiheralarreko erretore izan zen. Biarnon espetxeratu zuten Nafarroako gerran Gaztelako erregearen alde agertzeagatik (etsaien salaketa faltsua izan zela dio poema batean). Geroago, Eiheralarrera itzuli zen.
Linguae Vasconum Primitiae (Bordele, 1545)
“Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak (lehen fruituak)”
Obraren ezaugarriak
- Garaziko baxenafarreraz idatzia.
- 15 poema gai desberdinei buruz:
- 2 gai erlijiozkoak.
- 10 amodiozkoak.
- 1 kartzelan zigortu zuteneko autobiografia.
- 2 kopla euskara goraipatzeko: Kontrapas eta Sautrela.
“Kontrapas” eta “Sautrela” dira liburuko azken poemak, eta euskarari eskainiak dira. Euskara, inprimatzearen laguntzaz, beste hizkuntzen plazara aterako da. Mundura aterako da dantzara: “Heuskara / Ialgi adi kanpora” (XIV, 1-2). Frantzia, Italia edo Espainiako hizkuntzek bezala, gureak ere burua altxatzen du latinaren gainetik, Errenazimenduaren espiritu baikorrari jarraiki.
Kritika
Etxepareren estiloa eta gaiak
- Herri-olerkaria da Etxepare; herritar arruntarentzat idazten duela esan nahi da.
- Irakurtzen ere ez zekiten herritarrek kantatzeko moduko olerkiak sortu zituen, doinu ezaguneko neurrian kantatzeko.
- Maitasun gaiak naturaltasunez erabiltzen ditu, Gaztelaniako literaturan Alfontso X.aren Cantigas izeneko obratik hasita, Juan Ruiz Hitako artzapezaren El libro del buen amor arteko obretan antzeman daitekeen naturaltasun berarekin.
- Etxepareren lirika profanoa Europan Erdi Aroan zabaldu zen lirika gortesau idealistatik urruti dago.
- Maitasun-harremanen plazerak, naturaltasun osoz, platonismo arrastorik gabe azaltzen ditu.
Lanaren gutxiespena eta gaur egungo balorazioa
Garai batean gutxietsia izan da Etxepareren lana, zenbait arrazoi tartean:
- Amodio-gaiak erabiltzeko freskotasun edo naturaltasun hori, hain zuzen, onartezina bihurtu zen Trentoko Kontzilioaren ondoren.
- Etxeparek aukeratutako bide herrikoiak neurri eta errimetan akatsak zeuzkan Errenazimentuko haize berriek eskatzen zuten poetika berriaren ikuspegirako. Oihenartek egindako kritika gogorra horren lekuko da.
Gaur egungo kritikak, ordea, olerkari handitzat dauka. Bere garaiko euskararen eta poetikaren lekukotasuna ematen jakin baitzuen.
Ezaugarri metrikoak eta hizkuntza
- Hamabost silabako lau bertsoz osatuak datoz ahapaldi gehienak.
- Zangalatraurik (bertsolerro baten amaierak sintaxi unitate baten amaierarekin bat egiten ez duenean tentsioa sortzen da erritmoaren aldetik) eta elipsirik ez dago.
- Hizkuntzari zahar-kutsua dario. Garaziko naturak emandako hizkuntza darabil.
- Gaietan, Erdi Aroko munduarekin lotzen da. Ez da ageri Trentoko Kontzilioaren ondorengo Elizaren ikuspegi esturik maitasun-gaiak erabiltzeko.
- XII. eta XIII. mendeetan Frantziako Mediterraneo aldeko literatura probentzalaren lirika moduekin lotzen da, honako gaiok erakusten dituztenez:
- Damarekiko maitasuna.
- Maitatua ez den poetaren atsekabea.
- Urruti dagoen maitearen oroimena.
Kontestua
Etxepare ezin da ulertu idazle bakartu modura. Kontestu baten emaitza da bere lana.
Badakigu Oihenartek bere L’art poétique basque obran adierazita bazirela beste poeta batzuk garai bertsuan. Joan Etxegarai pastoralgilea eta Arnaut Logras dira izendatzen dituen bi, nahiz eta haien lanik ez iritsi gureganaino.
Etxeparek bere lanari “Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak” deitzen dionean, inprentaren erabileraz ari da: “orain arte egon haiz inprimatu gaberik”; bere garaiko idazleak ezagunak izango zituen.
Kazetaritza Generoak
Albistea
- Gaurkotasuna eta interesa behar du.
- Kazetariaren balorazioa ez da islatu behar.
- Datuak garrantzitsuenetik arruntenera ordenaturik ematen dira.
- Hasierako pasartean zer, noiz, non, nork, nola eta zergatik galderei erantzun ohi zaie.
- Hirugarren pertsonan idatzia behar du.
- Izenondo gutxi agertzen da eta modalizatzailerik ez da erabiltzen.
- Osagaiak: titulua, lead-a edo azpititulua eta gorputza.
Kronika
- Gaurkotasuna eta interesa duen gertakari baten berri ematen du.
- Kazetariak (gaian aditua) bere balorazioa ematen du informazioarekin batera, nahasian.
- Kronikariaren izena adierazten da.
- Mota askotakoak daude: kirola, kultura, nazioartekoa, gizartea.
- Lehenengo edo hirugarren pertsonan idatz daiteke, baina kazetaria ez da protagonista, lekukoa baizik.
- Balorazioa emateko izenondoak eta modalizatzaileak ere erabil ditzake.
- Osagaiak: titulua (sarri balorazioa bertan laburtuz), lead-a edo azpititulua (informazioa osatzeko) eta gorputza.
Erreportajea
- Ez dauka zertan gaurkotasunik izan, baina bai interesa.
- Albistea sakon jorratzea eskatzen duenez, denbora ere behar du bitartean. Zehaztasunetan luzatzean datza.
- Kazetariak ezin du bere balorazioa eman, baina bai beste batzuen iritziak jaso, esaterako, inplikatuen iritziak.
- Besteeen iritziak kontu handiz, komatxoen artean hitzez hitz bada, eta beti noren hitzak diren adieraziz agertuko dira.
- Hirugarren pertsonan idatz daiteke.
- Hizkuntza maila albistearena baino zainduagoa da, dotoreagoa, baina zehatza eta ulergarria izateari utzi gabe.
Artikulua
- Helburua iritzia ematea denez, ez du jazoera baten berri ematen, baina gertaera abiapuntu izan daiteke, aitzakia bat iritzia emateko.
- Lehenengo pertsona erabili ohi da, baina hirugarrena ere erabil daiteke.
- Gizarteko aditu bat izaten da artikulugilea; sinatuta eta bere argazkiarekin agertzen da iritzia.
- Egitura aldetik librea da, bakoitzaren estiloaren araberakoa.
- Estilo literarioa izan ohi du, ironia, kanpoko erreferentziak eta konnotazioak sarri agertuz.