Bernini: Santa Teresaren Estasia, Barrokoaren Maisulana
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,31 KB
Santa Teresaren Estasia
Artelanaren Testuingurua eta Enkargua
- Kokapena: Erromako Santa Maria della Vittoria elizan dago, Cornaro kaperaren aldare gaineko erdiko osagaia da.
- Eraikuntza Data: Cornaro hilobi-kapera 1645 eta 1652 urteen artean eraiki zen.
- Enkargu Egilea: Federigo Cornaro kardinala izan zen.
Egilea: Gian Lorenzo Bernini
Bernini Erromako eta Barroko aldiko eskultorerik nagusiena dugu, arkitekto eta eskultore aparta. Debozio handiko katolikoa zen.
Berniniren Ezaugarri Artistikoak
- Arteen Integrazioa: Arkitektura eta eskultura batzen dituzten artelan harrigarriak sortu zituen, modu paregabean landuz.
- Materialen Erabilera: Marmola eta brontzea erraztasun handiz lantzen zituen, kolore askotako materialak erabiliz.
Barrokoaren eta Artelanaren Ezaugarri Nagusiak
Berniniren lanak ezaugarri hauek biltzen ditu:
- Naturalismoa eta bikaintasun teknikoa.
- Ehundura anitzetako kontrasteak.
- Mota guztietako argi-ilun jokoak.
- Konposizio irekiak, diagonalak eta X itxurakoak.
- Dinamikotasuna eta mugimendu gogorren adierazpena.
- Atzemate psikologikoa, pasioak eta sentipenak.
- Ikuslearengan emozioa sortzeko nahia.
Berninik Landutako Gaiak
- Kontraerreforma katolikoaren aldeko gai erlijiosoak.
- Elite aristokratiko eta jakitunek gustukoak zituzten gai mitologikoak.
- Erretratuak eta hilobi monumentuak.
Formen Azterketa Zehatza
Gaia eta Materialak
- Gaia: Santa Teresaren ikustaldi mistiko baten adierazpena irudikatzen da, santak berak idatzitakoari jarraiki egina. Santa Teresa moja karmeldarra zen.
- Materialen Aniztasuna: Hodeia egiteko marmol zuria; gezia eta atzeko argi-izpietan brontze urreztatua.
Teknika eta Integrazioa
- Arteen Integrazioa: Cornaro kapera osoa espazio teatral baten antzekoa da, arteen integrazioa erakusten duen eszenatokia.
- Bikaintasun Teknikoa: Talde protagonistaren marmolaren zizelaketan egilearen bikaintasun teknikoa erakusten da.
- Ehundura Kontrasteak: Haragiaren leuntasuna hodeiaren laztasunarekin edo arropen tolesturekin kontrastatuta ageri da.
- Argi-Ilun Jokoak: Argi-ilun jokoen lantzeak ehundura aberatsak lortzen laguntzen du. Baliabide hauen bidez, eskultura-lanak pinturaren balioak bereganatzen ditu.
Konposizioa eta Emozioen Adierazpena
- Konposizio Dinamikoa: Konposizio lerro irekiak eta diagonalak irudikatzen dira. X itxuran gurutzatzen diren bi diagonal nagusi daude: 1. gezitik bihotzeraino; 2. burutik hankaraino.
- Une Gorena: Eszena dinamikoa lortu du, une iheskorra eta esanguratsuena harrapatuz. Ekintzaren gorena irudikatzen du, emozio mistikoz beterikoa, amodio mistikoaren gezia Santa Teresaren bihotzera iristear den unea, hain zuzen.
Funtzioa eta Esanahia
Maisutasun handiz lortzen du Kontraerreforma katolikoaren ondoko propaganda mezu espiritualarekin bat egitea, bere artea Eliza Katolikoaren zerbitzuan jarrita.
Helburu nagusia ikuslearen fedea indartzea da.