Zer da beroa
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,74 KB
Beroa:Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzean batetik bestera transferitzen den energia da.Gorputzek beroa galdu edo hartu egiten dute,baina ez dute berorik.Bero-trasnferitzea horrek bien tenperaturak berdindu arte iraungo du;hau da,oreka termikoa lortu arte.
Barne energia:Gorputz batek haren atomoen eta molekulen higiduraren ondorioz lortzen duten energia da.
Beroaren hedapena:Eroapenez,konbekzioz eta erradiazioz.
-Eroapena:Beroak solidoetan zehar hedatzeko erabiltzen duen mekanismoa da.Beroaren eraginpean dauden partikulen Ec handitzen da,azkarrago mugitzeko.Mugimendua aldameneko partikuletara trasnferitzen da,haien tenperatura igoz, eta aldi berean aldamenekoei transmitituz.
-Konbekzioa:Beroa fluidoetan,likidoetan eta gasean hedatzen duen mekanismoa da.
-Erradiazioa:Beroa ingurune materialik gabe hedatzeko mekanismoa da.Hutsean ere heda daiteke beroa.
Eroale eta isolatzaile termikoak:Substantzi guztiek ez dute beroa eroateko ahalmen bera.
-Eroale termikoak:Puntu batetik bestera beroa ondo eroaten duten materialak.Ad:metalak.
-Isolatzaile termikoak:Beroa ondo eroaten ez duten materialak.Ad.Plastikoak.