Berpizkundea eta Barrokoa: Musika Garaiaren Gida
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB
Berpizkundea (XV-XVI. Mendeak)
Garaiko ezaugarriak
- Grezia eta Erromako kultura dute eredu. Hori "berpiztu" nahi dute.
- Humanismoaren garaia da; gizakia da garrantzitsuena.
- Bizitzaren ikuspegi antropozentrikoa nagusi da.
Artearen ezaugarriak
- Arauak bete behar dira eta oreka bilatzen da.
Musika formak
Musika erlijiosoak
- Motetea
- Meza: elizan abesten den kanta polifonikoa da.
- Korala: elizan lau ahotsetara abesten den kanta da. Ez da "abesbatzarekin" nahastu behar.
Musika profanoak
- Ezagunena madrigala da. Ahotserako egindako musika-forma honek indar handia izan zuen XVI. mendean, baina opera agertu zenean indarra galtzen joan zen.
- Monteverdik, forma horiek guztiak bateratuta, Orfeo izeneko lana sortu zuen, gerora lehenengo operatzat hartu dena. Bera izan zen hurrengo garairako zubia eraiki zuen musikaria.
Instrumentuak
- Erdi Aroko harizko instrumentuak (lautea, bihuela, zarrabetea), klabizenbaloa eta espineta.
Musikariak
- Italian: Palestrina, Orlando di Lasso, Monteverdi
- Espainian: Tomás Luis de Victoria
- Euskal Herrian: Antxietako Juan (Azpeitikoa)
Barrokoa (XVII-XVIII. mendeen erdialdera arte)
Garaiko ezaugarriak
- Errege absolutisten garaia izan zen (erregeak zuen botere guztia).
- Nobleziak eta herriak autoritate hori defendatzen zuten, babestuta sentitzen zirelako.
- Erregeek beren boterea erakusteko artea erabiltzen zuten.
Artearen ezaugarriak
- Liluratu nahia, kontrastea, mugikortasuna, apaingarritasuna, sentimenduen adierazpena...
Musika formak
Instrumentalak
- Soinu-tresna bakarrerako: tocatak, fugak, sonatak.
- Fuga: kanon nahasi bat da. Tema bakar baten imitazioan oinarritzen da. Fuga batek gutxienez bi ahots izan behar ditu; batzuek 8 ahots ere izan ditzakete.
- Ganbera-taldeetarako: sonatak.
- Orkestrarako: suiteak.
- Concerto: soinu-tresna bakarlari baten edo bakarlari-talde baten eta orkestraren arteko elkarrizketa da.
Mistoak (ahotsa eta instrumentuak)
- Profanoak:
- Opera: testu baten (libretto) abestien bidezko antzezpena eta partitura baten interpretazioa konbinatzen ditu. Orkestra baten laguntza behar du. Greziako dramak dira abiapuntua. Lehen opera Monteverdiren Orfeo da. Elizak debekatu egin zuen emakumeek antzeztea, eta emakumeen ahotsak gizonezkoek egiten zituzten. Aria: operaren zati bat da, pertsonai garrantzitsuenak bakarrik abesten duen zatia.
- Zarzuela: XVII. mendean sortu zen eta Zarzuela jauregitik datorkio izena, bertan antzezten zirelako antzerki lan laburrak musika eta dantzaren laguntzaz. Zati batzuk abestutakoak dira eta beste batzuk abestu gabekoak. Ahotsa operan baino gutxiago landutakoa da teknika aldetik eta ez dago ariarik. Izatekotan, bi pertsonai garrantzitsuenek abesten dituzten atal batzuk ager daitezke.
- Erlijiosoak:
- Oratorioa: testu erlijiosoa duen drama musikala da. Pertsonaiek abestu egiten dute, baina ez antzeztu. Adibidez, El Mesias.
- Nekaldia: oratorio antzeko bat da. Jesusen nekaldia deskribatzen da Ebanjelioa idatzi zutenek kontatzen dutenaren arabera.
Instrumentuak
- Biolina, klabezina eta organoa.
- Harizko instrumentuen garapenak eragin handia izan zuen garaiko konposizio berrietan. Luthier batzuk oso garrantzitsuak izan ziren, adibidez, Stradivarius.
Musikariak
- Johann Pachelbel (alemaniarra) – Canon
- Tomaso Albinoni (italiarra) – Adagio
- Antonio Vivaldi (italiarra) – Lau urtaroak
- Georg Friedrich Händel (alemaniarra) – El Mesias, Uretako musika
- Johann Sebastian Bach (alemaniarra) – Tokata eta fuga do minorrean, Brandenburgoko kontzertuak
Luzapen zeinuak
Puntua
- Notaren eskuinaldean jartzen da eta notaren balioaren erdia luzatzen du.
Lotura
- Jarraian dauden bi nota berdin lotzen dituen lerro oker bat da.
Kalderoia
- Abestiaren amaieran jartzen da eta azken nota apur bat luzatzen du.
Tempoa
Musika lan baten abiadura edo lastertasuna da. "Tempo" hitzak abiadura edo lastertasuna esan nahi du. Tempoa garrantzitsua da inpresio ezberdinak sor ditzakeelako.