Berpizkundea: Testuingurua, Musika eta Ezaugarriak
Clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,9 KB
Berpizkundea: Testuingurua eta Ezaugarriak
Berpizkundearen Jatorria eta Gizartea
1. Noiz eta non gertatu zen Berpizkundea?
XV. eta XVI. mende tartean gertatu zen. Italian sortu zen, Florentzian zehazki, eta gero Europa osora hedatu zen.
2. Zein ezaugarri sozial nabarmentzen da? Eta zein pertsonaia?
Humanismoa nabarmentzen da. Gizakiak bere burua unibertsoaren zentrotzat hartzen du (antropozentrismoa).
Garai hartako artearen munduko pertsonaia garrantzitsuak Michelangelo eta Leonardo Da Vinci izan ziren.
3. Zein zen garai hartako testuinguru historiko eta kulturala?
Testuinguru Historikoa:
- Boterea monarkia absolutisten eskuetan dago.
- Noble eta aberatsak artisten mezenas bihurtzen dira.
- Garapen ekonomiko handia dago eta komunikabide zein garraioak hobetzen dira. Ondorioz, musikariak erraz mugi daitezke leku batetik bestera.
- Erlijio munduan Luteroren Erreforma eta Kontraerreforma Katolikoa gertatzen dira.
Testuinguru Kulturala:
- Humanismoaren (antropozentrismoaren) garaia da.
- Artea pixkanaka laikotu egiten da: pixkanaka erlijio mundutik aldentzen da.
- Inprenta asmatzen da.
- Autoreak ez dira jada anonimoak.
- Grezia eta Erromako ideal klasikoetara itzultzen da.
4. Zer da Berpizkundea?
Aldi historiko bat eta kultur mugimendu bat da.
5. Zeintzuk dira artearen ekoizpen guneak?
Nobleen gorteak.
6. Zer da mezenas?
Pertsona aberatsak eta boteretsuak ziren, eta artistak babesten zituzten haien obrak erosiz edo sustatuz.
Musikaren Eginkizuna Berpizkundean
7. Zein asmakizun izan zen garrantzitsua musikaren zabalkundean? Zergatik?
Inprenta. Musika askoz azkarrago idazten eta zabaltzen zelako.
8. Zein zen musikaren eginkizuna Elizan?
Eliza banatzean, musikaren bidez zabaltzen da kultu desberdinetako fedea: anglikanoa, protestantea eta katolikoa.
9. Zertarako erabiltzen zuten musika literato eta filosofoek?
Euren ideiak adierazteko.
10. Zertarako erabiltzen zuten musika errege eta ahaltsuek?
Euren boterea eta aberastasuna erakusteko.
Berpizkundeko Musika
11. Zein zen Berpizkundeko testuinguru musikala?
- Kultura musikala handitzen da.
- Musika profanoa eta instrumentala garatzen da.
- Musikariak profesional bihurtzen dira.
12. Azaldu Espainian non egiten zuten musika Berpizkundean. Nola deitzen zitzaien haurrei eta musikariei?
Gorte eta katedraletako kaperetan egiten zen musika. Kapera bakoitzak bere musika propioa zuen. Haurrei seiak deitzen zitzaien eta musikariei ministrilak.
13. Zeintzuk dira Berpizkundeko musikaren ezaugarriak?
- Musika erlijioso eta profanoan polifonia erabiltzen da.
- Musika tresnak hobetzen dira.
- Polifonia aberasten da, horretarako hiru teknika erabiliz:
- Imitaziozko kontrapuntua
- Cantus firmus
- Bariazioa
- Testuak garrantzia handia du eta erritmoa baldintzatzen du.
- Instrumentuentzako bereziki konposatzen da.
Musika Erlijiosoa
14. Zein zen Elizaren egoera Berpizkundean?
Eliza Katolikoa krisian dago, eta barne borroka asko ditu. Ondorioz, Alemanian Lutero Eliza Katolikotik banatzen da eta protestantismoa sortzen du. Ingalaterran, Enrike VIII.a erregea ere Eliza Katolikotik banatzen da eta Eliza Anglikanoa sortzen du.
15. Zeintzuk dira molde polifoniko erlijiosoak? Azaldu bakoitza.
- Korala (Coral): Alemanian garrantzitsua. Konposizio sinplea, lau ahotsetara, alemanez abesteko eta testura homofonikoa duena.
- Anthem: Ingalaterran garrantzitsua. Lau ahotsentzat egindako motetea.
- Misa eta Motetea: Europa katolikoan garrantzitsuak. Misa Elizako abesti guztiak elkartzean sortzen den forma musikal konplexua da.
16. Zer da Trentoko Kontzilioa?
Eliza Katolikoa kezkatuta zegoen bere egoeragatik. Arazoak konpontzeko batzar bat burutu zuen, Trentoko Kontzilioa deitua. Bertan arau batzuk ezarri ziren, eta horietako batzuek musikari eragin zioten:
- Latina erabili behar da kantuetan.
- Polifonia konplexua ekidin behar da.
- Musika profanoa tenpluetan debekatuta dago.
Musika Profanoa
17. Nolakoa da musika profanoa?
Herrialde bakoitzak estilo propioa du eta bertako hizkuntza erabiltzen da.
18. Zeintzuk dira musika molde polifoniko profanoak? Definitu hirurak.
- Madrigala: Italian garrantzitsuena. Polifonia konplexua lau edo bost ahotsetarako. Normalean a capella abesten da eta musika deskriptiboa da.
- Chanson: Frantzian garrantzitsuena. Akonpainamendu instrumentala duen abesti polifonikoa. Normalean deskriptiboa da.
- Villancicoa: Espainian garrantzitsuena. Ez du Gabonarekin zerikusirik. Testura homofonikoa du eta lau ahotsetara abesten da.
Musika Instrumentala
19. Zer gertatu zen Berpizkundean musika tresnekin? Zer ekarri zuen horrek?
Musika tresnak hobetu egiten dira teknikoki eta instrumentu berriak sortzen dira. Berpizkundean musika tresna bakoitzaren izaera eta tinbre bereizgarriak aurkitu ziren, aurrerapen teknikoei esker.
20. Bereziki zein musika tresna garatzen dira Berpizkundean?
Hari instrumentuak eta akordeak emateko edo aldi berean hainbat doinu sortzeko gai diren instrumentuak garatzen dira.
21. Aipatu berpizkundeko harizko musika tresna ohikoenak.
- Igurtzia: biola, biolina, hankako biola eta zarrabeta.
- Sakatua: lauta, bihuela, klabea, espineta eta birjinala.
- Teklatuzkoa: klabikordioa.
22. Aipatu berpizkundeko haizezko musika tresna ohikoenak.
- Zurezkoak: txirula, oboea eta klarinetea.
- Metalezkoak: txirimia, tronpeta eta turuta.
- Organoa.
23. Aipatu berpizkundeko perkusio musika tresna ohikoenak.
Kaskabiloak, panderetak eta danbolinak.
24. Zeintzuk dira musika molde instrumentalak? Definitu laurak.
- Bariazioa: Musikagileak gai xume bat aurkezten du eta gero bertsio desberdinak garatzen ditu.
- Toccata: Teklatuzko instrumentuekin interpretatzeko musika lan laburra.
- Fantasia: Musika lan aske eta inprobisatua.
- Ricercarea: Imitaziozko musika lana, kanonaren antzekoa.
Konpositore Garrantzitsuak
Berpizkundeko konpositore nagusiak:
- Tomas Luis de Victoria
- Giovanni Perluigi da Palestrina
- Josquin Desprez
- Claudio Monteverdi
- Juan de Antxieta
- Madalena Casulana
- Caterina Willaert