Berpizkundea eta zientzia iraultza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,43 KB

Zientzia eta filosofia:Pentsamendu arrazionala Grezian sortu zenez geroztik,garai eta leku guztietako pentsalariek era guztietako galderak egin dizkiote beren buruari unibertsoaz,naturaz eta gizakiaz.Denbora luzez filosofia eta zientzia bereizi ez zirenez,ohikoa zen Antzinaroko eta Erdi Aroko egile askok gai horiei buruzko arrazoibide filosofikoak eta zientifikoak nahasita ematea.Mendebaldean zientzia modernoa sortu zenean,egoera hori errotik aldatu zen.XVI. Eta XVII. Mendeetan aldaketa intelektual izugarria gertatu zen Europan,iraultza zientifikoa izan zenean.Zenbait egileri esker metodo berri eta eraginkor bat ezarri zen naturaren legeak aztertzeko.Metodo zientifikoa saiakuntzan oinarritzen da,errealitateaei buruz ditugun suposizioak egiazkoak edo faltsuak diren egiaztatzeko.Esperimentazioa erabiliz,zientzialariak gai dira naturaren jokaera gobernatzen duten lege matematikoak ezartzeko.Horrela sortu ziren zenbait zientzia enpiriko,hal nola fisika eta kimika,eta aurrerapen ikusgarriak lortu zituzten oso denbora laburrean.Zer desiratzen du filosofo batek?Jakinduria.Filosofia jakinduria-zaletasuna denez edozein zalek

Entradas relacionadas: