Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: Aldaketa Nagusiak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza

1. Gizartearen Eraldaketa

Gizartearen aldaketa garrantzitsuak eman ziren Berpizkunde garaian. Erdi Aroan ia erabateko nagusitasuna zuen nekazal munduaren aurrean, biztanleak hirietan ugaritu egin ziren eta merkataritza kapitalismo hasi berria garatu zen.

Ekonomia espezieetan (trukean) oinarritzetik dirutan ordaintzera igaro zen, eta horri esker, burgesia sortu zen; ordena feudala ahuldu zuen klasea hain zuzen.

Monarkia autoritarioak ere garai honetan sortu ziren. Frantzian, Ingalaterran eta Gaztelan zentralizazio prozesu politikoa gertatu zen (erreinu txikiagoak desagertu eta erresuma handiak sortuko dira): monarkek armada handitu zuten, funtzionarioz inguratu eta konkista berriak egin zituzten. Monarkia autoritario hauek dira Estatu modernoen jatorria.

Konstantinopla erori zenean (1453), eten egin ziren Mediterraneo ekialdearekiko merkataritza harremanak. Ondorioz, merkataritza bide berriak bilatzen hasi ziren eta Amerikaren aurkikuntza gertatu zen 1492an.

Aurkikuntza hori garrantzia handikoa izan zen ekonomian, politikan eta kulturan, eta Erdi Aroko egitura aldatu zuen Europan.

Aitasantutzaren krisia ere eman zen. Elizaren boterea ahuldu egin zen, eta erlijioa beste sentsibilitate batez bizitzen hasi ziren. Horren ondorioz, Europa kredo ugaritan banatu zen (erreforma protestanteak).

2. Antropozentrismoa

XV. mendetik aurrera Humanismoa garatu zen eta honek antzinate klasikora hurbiltzea ekarri zuen. Humanismoarekin batera gizakiak aldatu egin zuen bere buruaz zuen ikuskera. Klasikoen eraginez, gizakiak historiako bere patuaren erantzule zela sentitu zuen.

Berpizkundeko antropozentrismoa ez da Jainkoarengandik urruntzea izan zenik ulertu behar. Aitzitik, gizakiak bere burua munduaren batasuntzat zeukan: gizakia Jainkoaren eta izakien arteko bilgunea. Bestalde, giza arrazoia hartuko da boterearen irizpide eta oinarritzat.

3. Zientzia Iraultza

Paradigma zientifiko berria sortu zen:

  • Natura gizakiaren onurarako alda litekeela hartuko dute kontuan. Horretarako, ezagutu egin behar dira natura arautzen duten legeak.
  • Autoritatearen eta autore klasikoen (Ptolomeo, Aristoteles…) berrinterpretazioetan oinarritu beharrean, naturaren zuzeneko azterketak egiten hasten dira. Metodo zientifiko berria sortu zen (Galileo).
  • Zientziak autonomia lortu zuen gaineko ezagutzekiko (filosofia eta teologia).

Entradas relacionadas: