Berrezarkuntza eta Iraultzak Europan (XIX. mendea)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Berrezarkuntza eta Iraultza Europan: Berrezarkuntzaren Garaiko Europa

Napoleonen porrotaren ondoren, monarkia zaharrak berrezarri ziren. Frantziako Iraultzaren aurreko nazioarteko egoerara itzultzen saiatu ziren. Legitimismoa izan zen haren oinarri ideologikoa.

Vienako Biltzarra

Europako potentzien arteko oreka berrezartzea zuten helburu. Europako mapa politiko berria eratu zen. Germaniar Konfederazioa sortu zen, Inperio Santua desegin ondoren. Prusiak eta Errusiak lurralde gehiago eskuratu zituzten. Herbehereetako Erresuma sortu zen eta Suediak Norvegia anexionatu zuen.

Aliantzak

Aliantza Laukoitza osatu zen (Austria, Errusia, Prusia, Erresuma Batua), Vienako Biltzarraren ondoren. Geroago, Frantzia gehitu zen, Aliantza Boskoitza osatuz (ordena defendatzeko aliantza militarra). Aliantza Santua ere eratu zen, absolutismoari eustea eta mehatxu liberaletik babestea helburu zuena. Espainiak 1823an nabarmendu zen, San Luisen 100.000 Semeak Espainiara bidaliz.

Liberalismoa eta Nazionalismoa

Herrialde askotan ezinezkoa zen Antzinako Erregimenera bueltatzea. Jada ez zuten beren burua mendekotzat, eskubide osoko herritartzat baizik. Haien ustez, ez ziren erresumak, errege-erreginek jasotako jabetzak, nazioak baizik. Ez zuten onartzen monarkia absolutuaren eta Antzinako Erregimenaren garaiko mendekotasun egoerara itzultzea.

Iraultzak (1820-1840)

  • 1820-1825: Iraultza bolada Espainian hasi zen, Riegoren jazarraldiarekin. Mediterraneoko beste eremu batzuetara hedatu zen iraultza, Italiar estatuetara eta Portugalera, baita Espainiak Amerikan zituen lurraldeetara ere.
  • Grezia: Hadrianopolisko Itunaren bidez (1829) Greziak independentzia lortu zuen. Europako potentzia nagusiek Londreseko Protokoloa sinatu zuten.
  • 1830eko Iraultzak: Frantzian hasi zen, eta handik Belgikara eta Poloniara hedatu. Frantzian, Karlos X.ak aitaren tokia hartu zuen. Parisen iraultza hasi zen, uztailaren 28, 29 eta 30ean, "3 egun loriatsuetan", barrikadak jarriz.
  • Belgikako Independentzia: Belgika eta Holanda Herbehereetako Erresuma osatzen zuten. Liskarrak zituzten erlijioa eta ekonomiaren gatik. Belgikak independentzia 1831n lortu zuen. Polonia Alexandroren aurka altxatu zen.

Entradas relacionadas: