Bertsolaritzaren Hastapenak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

1. Zeintzuk izan ziren XIX. mendean nagusitu ziren bertsolariak? Nolako estimazioa izan zuten gizartean? eta eskolatuen artean?
“Xenpelar” izan zen ospetsuena eta honekin batera Iparragirre, “Bilintx” eta “Etxahun”. Herri xeheak bertsotarako zaletasun handia erakutsi arren, jende ikasiaren harrera ez zen beti hain abegitsua izan.
2. Zein zen purista edo garbizaleen iritzia? Zertan eragin zion bertsolaritzari joera garbizaleak?
Garbizaletasun linguistikoa indartuz joan zihoan eta honek ez zion mesederik egin bertso munduari. Bertsolarien euskara mordoilegia zen puristen belarrietarako eta itsuegi zeunden bertsoen alderdi onak ikusteko. Honez gain baserritarrak izateak ez zien batere laguntzen.
3. Eman Txirritaren garaiko bertsolarien egoera. Aipatu hiru izen. Zergatik da Txirrita hain garrantzitsua bere ofizioan?
Txirritaren garaiko 3 idazle garrantzitsu, “Saiburu”, “Atano” eta “Urrentxindorra” ziren baina garrantzitsuena Txirrita. Honek husten ez zen ganbara zeukan buruan, agortzen ez den etorria eztarrian. Ia denetan zen ona: bat-bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan gai jostalari nahiz serioetan, bakarrean zein lagun artean.
4. 'Nire andreari' testua. Laburbildu frantses euskaldunari gertatutakoa.
Bere emazteak utzi egin zion eta frantses txurrero batekin alde egin zuen, hari bakarrik utziz. Ez zituzten umeak eduki baina saiatu ziren. Gero andreari osasuna opa dio nahiz eta txurreroaren lana ez gustatu. Uste du txurreroaren lanak ez duela dirurik ematen.
5. Eta gure Urretxindorra? 'Euzkera maitagarria' testua. Nola ikusten du euskara?
Urrentxindorra probintziatik kanpo ere sarri ibili zen. Honek hauteskunde kanpainietan eta mitinetan jeltzaleen ideiak defendatzen beste askotan. Itxura gozo eta dotoreko bertsolaria zen, hein batean puristen euskara “garbia” erabili arren, entzulegoarengana erraz heltzen zekiena.
Euskara ikasi egin behar dela uste du, aldiz mantendu egin nahi bada. Erdaraz hitz egiten duten batzuek uste dute horrela prestigio gehiago izango dutela baina hau ez da horrela.
6. Nola sortu ziren bertsolarien arteko txapelketak? eta lehen txapeldunak nortzuk izan ziren?
“Bertsolari-egunak” maila igotzeko asmotan antolatu ziren. Lehen irabazlea “Baserri” izan zen eta hurrengoa Txirrita.
7. Eta bertsoak airean ez ezik, inprentaren bidez ere zabaldu ziren. Azaldu Lekuona eta Makazagaren ekimenak.
XX. mendearen lehen hamarkadetan ez zioten pertsona ikasiek arreta handirik jartzen herri bertsolaritzari eta uste hau Lekuonak deuseztatu zuen bertso-lanen buruak azkarrago lan egiten baitzuten ahapaldiak osatzeko.
Makazaga ez zen bertsolaria baina 11 kanta paper irten ziren haren moldiztegitik, 1931-1932 bitartean hiru orritako bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, BERTSOLARIYA izenekoa. Aldizkariak autore zahar eta berrien bertsoak zekartzan.
8. Unitate honetan aipatzen den bertsolarien prestigioan eta estimazioan, zure ustez badago bilakaerarik?
Gaur egun bertsolaritza zabalduago dago. Komunikabideak asko lagundu dute eta bertsoen inguruan egiten diren jaiak hauetan agertzen dira. Horrez gain bertsolariak gazteak ez ikasketadunak dira. Gainera azken urteotan bertso eskolak ere ireki dira,bertsolaritza bultzatzeko.

Entradas relacionadas: