Bertsolaritzaren Historia, Bilakaera eta Ezaugarriak
Clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,78 KB
Bertsolaritzaren bilakaera historikoa
Bertsolaritza: Hizkuntza lehenengo mintzatua izan zen; idatzizko hizkuntza askoz geroago sortu zen. Herri guztiek dute ahozko literatura, herri kanta, bertso, ipuin, esaera eta abarrek osatzen dutena. Bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Lehenengo bertsolari ezaguna Fernando Amezketarra izan zen, Bilintx, Iparragirre eta Etxahun adar-jotzaile ospetsuekin batera. Jose Maria Iparragirrerena da Gernikako Arbola ospetsua.
1876-1935: Abertzaletasuna eta kulturaren defentsa
Tarte horretan ere zabala da bertsolari taldea. Garai horretan, bertsolariak egoera berrietara moldatu behar izan zuen, eta Euskal Herriko kulturaren bilakaeran protagonismoa hartzen hasi ziren. Euskararen defentsa eta abertzaletasuna ziren gehien erabiltzen ziren gaiak.
1935-1968: Plazetara jauzia eta Gerra Zibila
Bertsolaria sagardotegietatik plaza eta aretoetara atera zen. 1935ean hasi ziren ospatzen Bertsolari Egunak. 1936an hasitako Gerra Zibilak mugarri garbia markatu zuen, eta 1945 inguruan burua jasotzen hasi zen bertsolaritza. Komunikabideetan ere sartu zen, eta liburu zein aldizkarietara zabaldu zen. Bertso-saioak areto eta frontoietan egiten ziren, baliabide teknikoak erabiliz. Bertsoak landuagoak ziren, eta euskara, zainduagoa. Euskaltzaindiak bertsolari txapelketak antolatzen zituen.
1968-1977: Konpromiso politikoa eta soziala
Arazo politiko eta sozialek garrantzi handia izan zuten bertsolarien jardunean; kezka politikoak bertsolarien bidez plazaratu ziren.
1985etik gaur egunera: Bertsozale Elkartea
1985ean Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu zuten, eta beraiek hartu zuten ordura arte Euskaltzaindiak bertsolari-txapelketak antolatzeko zuen ardura. Bertsolaritza irakaskuntzan sartu eta unibertsitatera iritsi zen.
Gaur egungo bertsolaritza
Gaur egun, ikasleek programa barruan ikasten dute bertsolaritza, eta eskoletako zenbait bertsolari plazetan kantatzen aritzen dira. Entzuleria, baserri giroko jendeaz gain, kaletarrek, hiritarrek, ikasleek eta jende ikasiak osatzen dute. Bertsolari aipagarrien artean daude: Lizaso, Egaña, Euskitze eta Maialen Lujanbio.
Bertsoaren oinarri teknikoak
- Errima: Bertsoaren errenkada bakoitzean bukaera berdina izan behar da.
- Erritmoa: Intonazio segidarekin, azentuazioarekin edo silaba kopuruarekin ematen da.
- Neurria: Bertsoak silabaka neurtzen dira.
Gehien erabiltzen diren neurriak: 8ko handia, 10ko handia, 8ko txikia eta 10ko txikia.