Bertsolaritzaren Historia: XIX. Mendetik Txirritaren Garaira

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Bertsolaritzaren Lehen Urratsak (XIX. Mendea)

Bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian, nahiz eta lurralde guztietan indar berbera izan ez bazuen ere. Gipuzkoan sortu ziren bertsolari ezagunenak, bertsoetan orduko gerrak eta gatazkak gai moduan hartuta (frantsesen aurkako gerrak, adibidez).

Kanta-paperen bidez zabaldutako bertsoak modan jarri ziren, garai hartako gertakari eta albisteak jakinarazteko modu aproposa zelako.

Bertsolari ospetsuak eta haien lanak

XIX. mendeko bertsolari zaharrenen artean, Xenpelar errenteriarra da ospetsuena, eta bere bertso sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian:

  • Betroiarenak
  • Pasaiako zezenarenak

Estimazio izugarria lortu zuten gure artean Jose M.ª Iparragirrek ere, honako bertso sortekin:

  • Gernikako arbola
  • Ume eder bat

Eta Bilintxek, berriz, hauekin:

  • Bein batian Loiolan
  • Loriak udan intza bezala

Iparraldeko bertsolariak

Iparraldekoek egindakoak ere azpimarratzekoak dira:

  • Etxahun: Urx aphal bat badugu eta Maria Solt eta Kastero.
  • Joanes Oxalde: Lurreko ene bizia eta Iruñeko ferietan.

Txirritaren Garaia eta Bertsolaritzaren Krisia (XX. Mendea)

Garai hartan, XX. mendeko hamarkadetan, bertsolarien prestigioak behera egin zuen, nahiz eta herri eta auzoetako ospakizun guztietan bertsotarako tarteak falta ez baziren ere. Gehien erabiltzen zen gaia marinel eta baserritarren bizimodu latza zen, kanta-paperetan zabaltzen zirenak. Baina bazeuden ere gizarte istilu eta gerrei buruz hitz egiten zutenak (Lehen Mundu Gerrari buruzkoak, adibidez).

Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"

Sasoi hartan, ia bazter guztietan kantatu zuen bertsolaria Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" dugu, Hernanikoa, nahiz eta hamahiru urterekin Errenterian bizitzera pasa zen. Geroago, Donostia aldeko leku askotan egin zuen lan, bertsolaritza benetako ofiziotzat hartuta hil zen arte. Bera ia arlo guztietan zen ona, eta egin zituen bertsoen artean ospetsuenak hauek dira:

  • Neskazar bat
  • Mundu hontako bizimodua

Bizkaiko Bertsolaritza: Enbeita Familia

Bizkaiko bertsolaritza ez zen Gipuzkoan bezainbeste indartu, baina ezin da ahaztu Muxikako Enbeita familiak izan zuen garrantzia. Kepa Enbeita "Urretxindorra" izan zen ospetsuena, Imanol anaiarekin batera. Probintziatik kanpoko lehiaketetan, mitinetan eta halakoetan aritu zen. Itxura gozo eta dotoreko bertsolaria zen, eta gerraostean, Balendin semeak eta hainbat bilobek jarraitu diote bertsolari sagari.

Entradas relacionadas: