Bezeroaren arreta

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,51 KB

Aipatu prozesu akutuaren ezaugarriak.-Bat batean agertzen dira; batzuetan gaixotasuna agertu aurretik sintomak izaten dituzte.-Iraupen laburrekoak izaten ohi dira. Normalean denbora laburrean konpontzen dira baina modu egokian konpondu ez gero kroniko bihurtu daitezke.-Ospitalizazio esperientzia eta honen inguruarekiko kontaktua laburra izan ohi da arazoa azkar konpontzen delako.-Pronostikoa ona izaten da.-Sarritan tratamendua ezaguna eta eraginkorra izaten da; aldez aurretik mikroorganismoa identifikatu eta antibiotikorik egokiena aukeratzen baita eta.

Nola egingo du lan erizain laguntzaileak ziu-n dagoen pazienteri arreta ematerakoan?-Adi egon behar da pazientearen egoera psikologikoari dagokionez: pertzepzioa, psikomotrizitatea, kontzientzia maila, e.A.-Adi egon behar gara pazientearen egoera fisiologikoan ager daitekeen edozein aldaketan.-Adeitasunez eta modu lasaigarrian jo behar dugu beregana. Erlaxatzeko ariketa simpleek ere lagungarriak izan daitezke.-Unitatea uzteko garaian, jokaera eta sentimendu positiboak indartu behar ditugu, beladurrak saihesteko.
Azaldu zer den prozesu akutu bat eta ipini adibide batzuk.Prozesu akutua osasun arazo larriari eta epe laburrean ematen denari deitzen zaio, horrez
gain, modu bortitzean eta denboran aldizka gertatzen da. ADIB: apendizitisa, amigdalitisa, erdi belarriko hantura, e.A.

Zeintzuk dira zahartzaroan gertatzen diren aldaketa emozionalak prozesu akutu baten aurreran?-Espazio-denborarekiko desorientazioa nabarmendu egiten da.-Antsietatea agertzen da.-Bere buruarekiko kontrola galdu duela sentitzen du eta menpekotasun sentimenduak areagotzen dira.-Jokaera erregresiboak agertzea ohikoa da.

Azaldu zer motatako paziente akutuak dauden.-PAZIENTE AKUTU ANBULATORIOAK: Tratamendu farmakologikoa edo zainketa bat baino ez dutenak behar. Ospitalera zertan joan beharrik ez daukate eta bizitza normala edo ia normala egiteko gai dira.-PAZIENTE KIRURGIKOAK: Ospitalean ingresatzen dutenak ebakuntza bat egiteko, ingresoa programatuta edo larrialdietatik izan daitekeelarik-ZIU-KO PAZIENTEAK: Paziente hauen egoera dela eta zainketa bereziak behar dituzte eta azinketa berezietako unitatean daude.

Zer gertatzen da endekapenezko gaixotasunetan?Progresiboki ehun edo organoen degradazioa gertatzen da eta gero eta larriagoa izaten da.

Definitu zer den gaixotasun kroniko bat.Gaixotasun kronikoa “sendabiderik ez duena” da eta bere sintomek gaixoaren bizi ohiturak aldatzea ekartzen duena. Mota honetako gaixotasunek urteetan edo bizitza osoan eragina duten mugak sortzen dizkie pazienteei. Sarritan kroniko bezala kontsideratzen dira tratamendu luzea behar duten pazienteak ere.


Nola egingo du lan erizain laguntzaileak paziente kirurgiko bati arreta ematerakoan?Ebakuntza-gelatik igaro behar duen pazientearen beldurrak eta kezkak baretzea izango da gure lana, arreta pertsonalizatua eskainiz.-Oinarrizko informazioa eskaini, beti gure posibilitateen barruan dagoena.-Ebakuntza ostean egokiak izango diren jokaerak eta jarrera positiboak indartu-Interesa duzula, hurbil eta laguntzeko prest zaudela adierazi, bere aldartea espresatzeko erreztasunak emanez.-Animatu, ebakuntza osteko epe hori ahalik eta hoberen hartzeko eta laguntza eskaini ahalik eta autonomoen maneiatzeko. Honekin bere buruarekiko estimua handitzea lortuko dugu.-Transplante baten zain denbora asko kirurgiako itxaron zerrendan egondako pazienteak litekeena da panikoa sentitzea benetan tokatzen zaionean. Kasu hauetan animatu behar da pazientea, bere bizitzak izango dituen aldaketak seinalatu, e.A.

Azaldu zeintzuk diren erreakzio emozionalak gaixotasun kroniko baten aurrean.Gaixotasun kroniko baten aurrean agertzen den erreakzioa pertsonen indar psikikoaz gain, gaixotasun mota eta bere eraginen araberakoa izango da.Lehen erreakzioa SINESTEZINTASUNA , UKAPENA edo HARRIDURA izaten da. Ukapena arriskutsua izaten da tratamendurik ez jarraitzea suposatzen duelako eta horren ondorioz gaixotasunaren okertzea. Ondoren ohikoa izaten da ISOLAMENDUA, ERRUDUN SENTIMENDUAK, NEURRIGABEKO BABESA, HASERREA, DEPRESIOA, AUTOESTIMU ESKASA, e.A. Gehienetan, gaixoak azkenean ONARTZEN DU egoera eta bere bizitzan gertatuko diren aldaketak eta onarpen honek egoerari aurre egiten lagunduko dio. Familia, inguru soziala eta beste faktore batzuk oso garrantzitsuak izango dira pazienteak aurre egin ahal izateko.

Azaldu zeintzuk diren osasun langileek egin beharreko ekintzak gaixo kronikoari arreta ematerakoan.Osasun langilearen jarrera aldatu egingo da gaixotasun mota eta pazienteak duen adinaren arabera. Baina badira ekintza batzuk guztiekin egin beharrekoak:-Gaixoa gaixotasunaren aurrean bakarrik sentitu ez dadin, eskuragarri dituen laguntzak ezagutaraziko diegu: laguntza taldeak, zerbitzu espezializatuak, e.A.-Jokaera positiboak bultzatu, bizimodua gaixotasunera moldatzeko.-Etorkizunari begira pentsamendu eta sentimendu negatiboak ager daitezke eta komenigarria izaten da zure laguntza jarritua eta etengabea izango dela jakinaraztea.-Bere buruaz arduratzeko beharrezkoak izango diren trebetasunak irakatsi. Horrela nolabaiteko autonomia izango du eta familiarekiko menpekotasuna gutxitu eta bere estimua ere indartuko da.


Zeintzuk dira SECPAL-aren arabera gaixotasun terminalaren ezaugarriak?
-Gaixotasuna aurreratua eta sendaezina da.
-Orokorrean, Sei hilabetetik beherako bizi itxaropena du.
-Azkenera hurbilduz, sintomak areagotu egin daitezke, tratamenduek eraginkortasuna galtzen dute eta zainketa paliatiboak erabili beharra dago.
-Pazientearentzat eragin emozionala gogorra da, baita senitartekoentzat ere.

Zeintzuk dira paziente terminalak agertzen dituen ezaugarri psikologiko batzuk?
-Galera emozionalei aurre egin behar die : erabakiak hartzeko gaitasuna, independentzia, familia eta gizarte rolak, identitatea, e.A. Dena dela ere, galerarik garrantzitsuena bizitza da.
-Aurreko guztiak antsietatea, urduritasuna, angustia, ... Eragiten dizkio. Guzti hauek depresioan bukatzen dute kasu askotan.
-Depresio honen eraginez bakoitza bere buruan ezkutatzea ohikoa da, sentimenduak eta emozioak ezin espresatuz.
-Batzutan itxaropen eza, kolaborazio gutxi zaintzailearekin, erasokortasuna, kexak, e.A. Ager daitezke.
-Etsipena.

Zeintzuk dira osasun langileek lantzeko bideratuta dauden trebetasunak, heriotzari buruzko tailerretan?
-Iraganeko dolu egoerak gainditu.
-Osasun langileei, pazienteen heriotzaren aurrean jokaera lasaia agertzen irakatsi.
-Erabakiak hartzeko garaian laguntza eman pazienteen heriotza ahalik eta hoberen kudeatzeko.
-Osasun langileak emozionalki lagundu (tailerrak irteera-balbula bezala funtzionatzea).

Azaldu heriotza prozesuaren etapak Klubber Ross doktorearen arabera.
1.Ukapena:Etapa hau gogorragoa izango da gaixotasuna ustekabean agertzen denean.Defentsa mekanismoa da, berri txarrak eragindako bulkada emozionala kontrolatzeko.
2. Haserrea/amorrua:Egoera berria ez du onartzen. Hurbilen daudenak errudun sentitzen ditu.
3. Negoziazioa:Errealitatea onartzen hasten da. Itunak egiteko garaia da: jaungoikoarekin, destinoarekin; baita promesak egiteko garaia ere. Bukaera aldentzeko saiakerak dira.
4. Depresioa:Aurreko jokaera guztiekin ez duela bizitza luzatuko ulertzen duenean,gaixoa egoera depresibo batean sartzen da. Bizitzak ihes egiten dio. Suizidioari buruzko ideiak ager daitezke.
5. Onarpena:Banatzea behin betikoa izango dela ulertzen du. Inguruan daukanak interesa galtzen du eta bere barruan ezkutatzen da.


Azaldu zeintzuk diren jokaera eta jarrera egokienak paziente terminalari arreta emoterakoan.Paziente terminalen egoera, erizain laguntzaile batek gainditu beharreko egoera latzenetarikoa izango da seguruenik. Testuinguru honetan hurrengo jokaerak eta jarrerak izango dira egokienak:
-Egoera terminala ezegonkorra da eta zure zainketak aldaketei egokitu beharko dituzu.
-Bere behar fisikoetaz gain, behar psikikoak eta espiritualak ere kontuan hartu, pertsona gaixoaren aurrean jarrera lasaia eta hurbila erakutsiz.
-Komunikatzeko erraztasunak eskaini: zainketak egin bitartean elkarrizketak mantendu, gogokoen duen musika eskaini, irratia, liburuak, idazteko papera ezin badu hitz egin, e.A.
-Egin ahal duzuna pazientea eta familiarekin komunikatzeko, enpatia, entzute aktiboa eta hitzezkoa ez den komunikazioa erabiliz:
▪ Irribarre bero batek edo laztan batek adieraziko dio bere angustia ulertzen dugula.
▪ Aulki bat ohearen ondoan jarri eta hurbiltasuna eta entzuteko asmoa adierazi.
▪ Esku emateak edo masailean eskua jartzeak konpresioz beteriko hitzak baino eraginkorragoak dira.
▪ Saiatu hitzezkoa ez den komunikazioa ulertzen: adibidez beldurtutik dagoela nahiz eta ondo dagoela esan.
-Informazio zehatza eskaini, astiro eta pertsonaren kapazitatearen araberakoa, itxaropen faltsuak eta gezurrak saihestuz. Pazienteak jakin nahi badu egia esan behar zaio familiakoen iritzia jarraitu gabe.

Entradas relacionadas: