Bezeroaren arreta

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB

AZALPEN TESTUEN EZAUGARRIAK


 Informazioa . Egiazkoa izan behar du ; datu objektiboak izaten dira nagusi , eta ezinbestekoa da informazio iturriak aipatzea . • Informazioa emateko baliabideak . Hainbat baliabide erabil daitezke errepikapenak , galdera erretorikoak , konparazioak , definizioak , zerrendak adibideak ... • Kohesio elementuak . Informazioa ordenan eta ondo lotuta emateko antolatzaileak erabiltzen dira : hasteko , izan ere , beraz , ondorioz , hau , da esaterako , esan nahi baita , adibidez , hots , alegia ... • Estiloa . Estilo zainduan egiten dira . Beraz , ezaugarri hauek izaten dituzte : Lexiko egokia , gaiari eta hartzaileari egokitutakoa . - Hizkera argia , esaldi konplexurik gabekoa . - Erregistro formala , zaindua . Aditza orainaldiko forman erabiltzen da oro har , iraganeko formak ere erabiltzen diren arren 


AZALPEN TESTUEN ATALAK


Azalpen testuetan , informazioa argi eman behar da , ordenatuta eta , idatziz koetan , paragrafotan antolatuta . Era honetara antolatu daiteke : Sarrera Garapena Gaiaren berri ematen da , eta zer ikuspuntutatik azalduko den edota zer alderdi nagusi aipatuko diren adierazten da . Gaia xehetasunez azaltzen da . Azalpena argiagoa izan dadin , azpiataletan banatu daiteke . Amaiera Azalpenaren laburpena , hitz bitan , edo azaldutakoaren ondorioa eman daiteke .


AHOZKO AZALPENEN EZAUGARRIAK


Igorleak gai bat hartzailearen aurrean azaltzen du . Ez du , ordea , testua irakur tzen ; edukia ondo barneratu , ahozkora egokitu , eta jendaurrean aurkezten du . Jendaurrean egiten denez , alderdi hauek zaindu behar ditu igorleak : • Ahoskera edo ebakera . Garrantzitsuak dira mezua argi adierazteko . • Intonazioa . Hartzailearen arreta erakartzeko eta hari eusteko balia daiteke . • Etenak . Helburu askorekin erabil daitezke : arnasa hartzeko , tonu aldaketa egiteko , arreta bereganatzeko ... • Bolumena . Mezua entzule guztiengana heltzeko nahiz entzuleek arretari eusteko balia daiteke . • Gorputz adierazpena . Mezuari laguntzeko , eskuak , burua , begirada eta gorputz osoa erabiltzea komeni da .


NOLA EGIN AHOZKO AZALPENAK ?


Ahozko azalpena egiteko , aldez aurretik gidoi bat prestatzen da , gaiari buruz bildutako informazioarekin . Gidoi hori izan ohi da azalpenaren haria .



AOh14Gimo9pNH3BbqJQAAJW2xFNNBoOnF8y8cQ2ERW5sWA=s80
ResponderReenviar

Entradas relacionadas: