Biblia eta Jesus: Fedearen Oinarriak eta Garrantzia
Clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB
Biblia: Liburu Santuen Bilduma
Biblia liburu multzo edo bilduma bat da, bi atal nagusitan banatua:
- Itun Zaharra (46 liburu): Jesusen jaiotzaraino.
- Itun Berria (27 liburu): Jesusen eta lehen kristau komunitateen bizitza.
Itun Zaharra: Jatorria eta Esperientzia
Itun Zaharreko liburuen idazleak asko dira, K.a. X. mendetik K.a. I. menderaino.
Biblia "Jainkoaren hitza" dela esaten dugu, esperientzia erlijioso sakona adierazten digulako. Jainkoak inspiratu zituen idazleak, Espiritu Santuaren argi eta indarrez, bere maitasuna herriari ezagutarazteko.
Itun Zaharreko oinarrizko esperientzia hau da: Jainkoak askatu zuen Israel, Egipton herri esklabua izatetik, eta Israelekin ituna egin zuen: bere Legea eman zion. Israel gaizki portatu da Jainkoarekin, baina Jainkoa beti errukitsua izan da eta pertsona guztiak salbatu nahi ditu.
Itun Zaharreko Literatur Generoak
Itun Zaharreko liburuak bost literatur-generotan idatzita daude:
- Historikoa: Israelen historiako gertaerak eta pertsonaia nagusiak kontatzen dira.
- Profetikoa: Profetek herriari Jainkoaren borondatea adierazten diote, sinbolo ugari erabiliz.
- Jakindurizkoa: Herri jakintza eta esaera zaharrak biltzen ditu.
- Poetikoa: Sentimenduak azaltzen dira, batez ere "Salmoak" izeneko otoitzetan.
- Alegorikoa edo Mitikoa: Munduaren sorrerari buruzko kontakizunak, adibidez.
Jesus: Pertsona Historikoa eta Haren Garrantzia
Jesus pertsona historikoa izan zen. Bera ezagutzeko informazio iturri garrantzitsuena Itun Berriko kontakizunak ditugu, bereziki lau ebanjelioak.
Iturri Kristauak: Ebanjelioak
Ebanjelioak ez dira historia liburu neutralak. Idazleek sinesten zuten Jesus Jainkoaren Semea dela. Ebanjelioetan idatzi dena ondo ulertzen jakin behar da, elementu sinboliko ugari daude eta.
Oinarrian historikoak dira kontatzen diren pasarteak: Jesusen predikazioa eta parabolak, hartu zuen Joanen bataioa, garai hartako agintari erlijiosoekin izan zuen gatazka, bere gurutzeko heriotza... Jesusek Jainko Aitarengan eta Espirituarengan sinesten zuen eta bere bizitza guztion salbamenerako eman zuen, bere borondatez.
Iturri Ez-Kristauak eta Jesusen Eragina
Garai hartako beste lekukotza ez-kristau batzuk ere badaude: Erroma eta Judeako hainbat historialariek aipatzen dute, besteak beste: Flavio Josefo, Plinio Gaztea, Suetonio, Tazito, Luziano, Epikteto eta Adriano.
Juduen Talmudean (Bibliari buruz errabinoek eginiko hausnarketa eta iruzkinak) ere aipatzen da. Musulmanen Koran liburuan sarritan aipatzen da Jesus (Isa), profeta gisa, eta Maria (Mariam), Jesusen ama.
Jesusen piztueraren esperientziak eta fedeak apostoluen bizitza irauli zuen eta gizartean aldaketa sakonak sortu zituen.