Bigarren Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Arrazoiak

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB

Bigarren Industria Iraultza

  • Industrializazio prozesua Britainia Handian hasi zen eta ehun urtetan zabaldu zen (1770-1870).
  • 1870. urtetik aurrera eman zen Bigarren Industria Iraultza:
    1. Kapitalismo industrialak ezaugarri berriak eta bereziak garatu zituen.
    2. Produkzioa edo ekoizpena modu handian igo zen.
    3. Potentzia edo protagonista berriak azaldu ziren.
    4. Mundu mailako fenomenoa izatera pasatu zen.

Aldaketa horren baldintzak edo arrazoiak

Ekonomikoak

  • A. 1873tik 1896ra bitartean, kapitalismoak krisi ikaragarri bat jasan zuen. Krisi erraldoi edo itzel horrek eraginda, enpresa asko desagertu ziren (zaharkituenak, txarrenak...) eta beste batzuek aurrera salto bat eman zuten (indartsuenak, aurrerapenak lortu zitzaketenak...), moderno bihurtuz. Horren ondorioz, iraun zutenak handiagoak izan ziren, ekoizpen guztia sortu behar zutelako. Kapitalismoaren indartsuenaren legea.
  • B. XIX. mendearen bukaeran, kapital baliabide ugari zeuden Lehen Industria Iraultzan pilatutako irabaziei esker. Ondorioz, honako hauek eragin zituen:
    • Kapital pilaketa handia eragin zen.
    • Banka-sistema asko garatu zen.
    • Sozietate anonimoak garatu ziren.
    Horrek gero eta proiektu industrial handiagoak, garestiagoak eta inbertsio handiagokoak sortzea erraztu zuen.

Politikoak

Garai horretan, estatu liberal burgesa sendotuta zegoen. Estatu horrek uste zuen potentzia politikoa izateko, estatu bakoitzak nagusitasuna lortzeko ekonomikoki indartsua izan behar zuela. Horretarako, garai horretan garatzen ziren bide guztiak aplikatu behar zituzten. Hori egiteko, estatuak politika protekzionista hartu zuen. Bere industria, ekoizpena eta produkzioa kanpoko lehietatik babesten zituen.

Protezionismoa azken muturrera eraman zen: lurraldeak konkistatuz eta merkatu esklusiboak lurralde horietan sortuz.

Sozialak

Langile mugimenduaren antolaketa, garapen eta indarrari esker, lan-eskuaren prezioa igo egin zen. Horrek enpresen etorkizuna eta enpresak arriskuan jarri zituen.

Enpresek errentagarriagoak izaten jarraitzeko, produktibitatea handitu eta hobetu behar izan zuten, aurrerapen teknikoak erabiliz eta lanaren antolaketa-sistema berriak aplikatuz.

Entradas relacionadas: