Bigarren Industria Iraultza: Taylorismoa, Fordismoa eta Ondorioak
Clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,58 KB
Taylorismoa eta Fordismoa
Taylorismoa
Frederick Winslow Taylor estatubatuar ingeniari eta ekonomista izan zen Taylorismoaren sortzailea. Eginkizunen banaketa sistematikoaren bidez, eskulanaren, makinen eta erreminten eraginkortasun gorena lortzeko metodo zientifikoak aplikatzean datza. Kritika hori ageri da, hain zuzen, Charles Chaplinen “Garai Modernoak” filmean.
Fordismoa
Henry Ford estatubatuar ingeniariak sortu zuen. Muntatze-kateen bidez serieko ekoizpena egitea izan zen haren ekarpen nagusia. Eginkizun bakoitzean espezializaturiko langileek industriako produktu jakin bat ekoizten zuten atalak uztartuz, zein bere lanpostuan lerro-lerro jarrita. Nabarmen murriztu ziren fabrikazio-denbora eta kostua, eta ekoizpena handitu zen. Henry Fordena da “Langilea merkatua da” esaldia.
Bigarren Industria Iraultzako garraioaren aurrerapenak
Garraioen sektorean aurrerapen handiak izan ziren:
- Burdinbideak eta garraio publikoa: Estatu Batuetako eta Errusiako kontinentean zeharreko burdinbideak, Berlingo tranbia elektrikoa (1879) eta Londreseko metroa (1887).
- Itsas garraioa: Itsasontzietan helizea, diesel motorra eta altzairuzko kroskoa erabiltzen hasi ziren.
- Automobilgintza: Alemanian lehen automobilak agertu ziren. Frantzian, Italian eta Estatu Batuetan hainbat hobekuntza egon ziren. 1900. urtean luxuzko objektua zen autoa, baina 1911n bi milioi gasolina-automobil zebiltzan munduan.
- Abiazioa: Wright anaiek aireplanoz egindako lehen hegaldia egin zuten.
Iraultza Industrialaren ondorio demografiko eta sozialak
Biztanleriak gora egin zuen bizi-baldintzak hobetu zirelako:
- Landa-exodoa: Hiriko biztanleria igo egin zen. Hiri industrialak sortu ziren (hirigune eta zabalguneetan burgesia; langile-auzoak aldirietan, kaskarrak eta azpiegiturarik gabeak).
- Migrazioak: Ozeanoz haraindiko 40 miliotik gorako migrazioa Estatu Batuetara, Argentina, Australia, Kanada eta Zelanda Berrira.
- Klase-gizartea: Legearen aurrean berdinak, baina biztanleria aberastasunaren arabera zegoen banatuta.
Gizarte-klaseak
- Burgesia: Klase agintaria, ekoizpen-baliabideen jabea delako (fabrikak, meategiak, garraio-konpainiak…).
- Proletariotza: Langile-klasea. Haren bizi-baldintzek gizarte-auzia eragin zuten eta langile-mugimendua osatu zuten, lehen lege sozialak aurrera eramanez.