Bigarren Mundu Gerra: Alemaniaren Hedapena eta Gerraren Bilakaera

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Bateratze-politikaren Hedapena

  • Alemaniak Europan zehar hedatzeko prozesuari ekin zion.

  • BARETZE POLITIKA: Europako potentziek Hitlerren eskakizunetako batzuk onartu zituzten.

Poloniaren Inbasioa: Gerraren Hasiera

  • 1939an, Alemaniaren eta SESBen arteko Ez Erasotzeko Ituna sinatu zen.

  • Itunaren protokolo sekretu batek Polonia Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren artean banatzea aurreikusten zuen. SESBek Finlandia eta Baltikoko herrialdeak ere bereganatuko zituen.

  • Hitlerren asmoa gerra bi frontetara hedatzea eragoztea zen. Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin gatazka sortuz gero, SESBek neutraltasunari eustea nahi zuen.

  • Stalinek ituna justifikatzeko, argudiatu zuen Mendebaldeko potentzien SESBekiko areriotasuna agerikoa zela eta itunari esker Alemaniak ez ziela eraso egingo.

  • Hitlerrek Danzig (eskualde bat) emateko eskatu zion Poloniako gobernuari, baina honek uko egin zionez, Polonia inbaditu zuen.

  • Frantziak eta Erresuma Batuak Alemaniari gerra deklaratu zioten eta horrela Bigarren Mundu Gerra hasi zen.

Gerra Pazifikoan

  • Japoniaren hedapenak eta haren politikak kalte egin zieten Estatu Batuek eskualde horretan zituzten interesei.

    1942, Urte Erabakigarria

    • Aliatuen alde, Britainiarrek, Montgomery jenerala buru zutela, Rommel jeneralaren armada garaitu zuten Afrikako iparraldean. Afrika Korps tropak errenditu ziren.

    • Sobietar Batasunean, Armada Gorriak kontraeraso bortitza abiatu zuen Alemaniako tropen aurka eta garaitu egin zituen. Gerraren norabidea aldatu zen ekialdeko frontean: Alemaniaren ofentsiba eten egin zen eta sobietarrak aurrera egiten hasi ziren.

    Aliatuen Kontraerasoak (1943)

    • Afrikako iparraldea konkistatuta, Aliatuek Italia inbaditzen hasi ziren Siziliatik. Alemaniarrek ez zieten utzi Erromara iristen, baina Italiako iparraldea beren esku geratu zen.

    • Alemaniako armada garaitu zuten Kurseko guduan. Alemaniarrek eraso egiteko ahalmena galdu zuten eta babes estrategiara jo zuten.

    • Indar aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten Guadalcanaleko guduan.

Aliatuen Azken Ofentsibak (1944-1945)

  • SESBeko armadak oso ofentsiba arrakastatsua abiatu zuen eta Alemaniaren atarira iritsi zen.

  • Aliatuek, ikusita Alemaniak ez zeukala erantzuteko gaitasunik, Normandian lehorreratu ziren.

  • Eisenhower jeneral estatubatuarrak koordinatuta, helburua mendebaldean fronte bat irekitzea zen, alemaniara errusiarrak baino lehen iristeko. Alemaniarren defentsa suntsitzea lortu zuten. 1944ko abuztuan Paris askatu zuten.

  • Alemaniarren azken erasoa, Ardenetako gudua, porrot egin zuen. Aliatuek Alemania estrategikoki bonbardatzen jarraitu zuten, eta milaka zibil hil ziren.

  • Sobietarrek azken erasoa jo zuten eta Berlin okupatu zuten 1945eko maiatzean. Alemania errenditu zen, Mussolini exekutatu zuten eta gerra amaitu zen Europan.

  • Pazifikoan zenbait hilabete gehiago iraun zuen gerrak.

  • Estatu Batuetako presidenteak gerra lehenbailehen amaitu nahi zuen eta bonba atomikoak jaurtiki zituzten Hiroshima eta Nagasaki hirietan. Basakeria handienetakoa izan zen. Japoniak errendizioa sinatu zuen. Horrela amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.

Entradas relacionadas: