Bigarren Mundu Gerra: Ardatzaren Ofentsibatik Aliatuen Garaipenera

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Alemaniaren Ofentsiba (1939-1941)

Mendebaldeko Frontea

Alemaniak Polonia hilabete batean inbaditu zuen. Ondoren, Danimarka eta Norvegia (1940-IV) okupatu zituen, eta, azkenik, Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen Frantziarekin hasi aurretik. 1940ko ekainean, Paris okupatu zuen. Britainia Handia (Churchill buru zuela) airetik inbaditzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Ekialdeko Frontea

1941eko ekainean, Hitlerrek SESB inbaditu zuen. Ez zituen Leningrad, Mosku eta Kiev nahi bezain arin konkistatu; negua etorri zitzaien, eta errusiarrak borrokarako prestatu ziren. Gatazka luzea eta oso gogorra izan zen.

Ozeano Bareko Gerra

Japonia Ozeano Bareko potentzia nagusia zen. Asiatik hedatzen hasi zen, baina AEBren interesekin egin zuen topo. 1941eko abenduan, Japoniak Pearl Harbor (AEBren base militarra) eraso zuen, eta, ondorioz, AEB Bigarren Mundu Gerran sartu zen.

Totalitarismoen Orden Berria

Ekialdeko eta Erdialdeko Europa Alemaniaren mende geratu ziren. Naziek esplotazio ekonomikoa eta errepresio politikoa ezarri zituzten. Japonian, okupatutako lurraldeetan antzeko politika aplikatu zen.

Aliatuen Garaipena (1942-1945)

Urte Erabakigarria: 1942

Zenbait porrotaren ondoren, gerraren norabidea aldatu zen: Stalingrad-en (alemaniarrek huts egin zuten Errusiako hiri horren konkistan), Alamein-en (Egipto konkistatzeko saiakerak ez zuen arrakastarik izan) eta Midway-n (Ozeano Barean, japoniarrek galdu egin zuten Koral Itsasoko guduan).

Aliatuen Kontraerasoak (1943)

Alemania, Errusian izandako porrotaren ondoren, defentsibara pasatu zen. Aliatuek Italia inbaditu zuten, eta erregeak Mussolini kargutik kendu zuen. Ozeano Barean, aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten Guadalcanalgo guduan (1943-II). Hortik aurrera, aliatuek aurrea hartu zuten Ozeano Barean.

Aliatuen Azken Ofentsibak (1944-1945)

1944an, Errusiak ofentsiba hasi zuen, Alemaniako mugetaraino iritsiz. Aliatuek, Alemania ahul zegoela ikusirik, Normandiako Lehorreratzea hasi zuten 1944ko ekainean, Berlinera errusiarrak baino lehen heldu nahian. Sobietarrek Berlin inguratu zuten; Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, eta Berlinek amore eman zuen. Italian, Mussolini fusilatu zuten, eta Europan gerra amaitu zen. Ozeano Barean, AEBko Truman presidenteak, gerra lehenbailehen amaitzeko aitzakiarekin, Hiroshima eta Nagasaki bonba atomikoekin suntsitu zituen. Japonia errenditu egin zen.

Entradas relacionadas: