Bigarren Mundu Gerra: Arrazoiak, Blokeak eta Ezaugarriak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Gerraren arrazoiak

  • Gerraren oinarrizko arrazoia nazioarteko ezegonkortasuna izan zen. Alemaniak mendekua nahi zuen, Versailleseko Ituna sinatzean bere burua zapalduta ikusi baitzuen. 1929ko krisiak depresio ekonomikoa eragin zuen, eta, ondorioz, ideologia totalitarioek gorakada izan zuten.
  • Bat-bateko arrazoia estatu totalitarioen kanpo-politika oldarkorra izan zen. Estatu horiek Erroma-Berlin-Tokio ardatza sortu zuten. Gerra saihesteko, lasaitze-politika edo emakiden politika egitea hautatu zuten.

Gerrako bi blokeak

Gatazkak sei urte iraun zuen, eta borrokalariak bi bloketan borrokatu ziren: Mendebaldeko blokea edo aliatuak, Erresuma Batuaren eta Frantziaren agintepean, eta Ardatzeko potentziak, Alemania eta Italiaren agintepean. Bi bandoak zabaldu egin ziren, Estatu Batuak eta Japonia gerran sartu zirenean, eta, horrela, gatazka mundu-gerra bilakatu zen.

Gerraren ezaugarriak

  • Gerrak hedapen handia izan zuen lurraldean, kontinente guztietako 60 herrialde inguru eta 800 milioi pertsona inguru eragin zituen. Horiek etsaien okupazioa, bonbardaketa masiboak eta larrialdi ugari jasan zituzten. Ezezaguna zen ankerkeria ere izan zuen: deportazioak, torturak, erailketak eta genozidioak egin ziren.
  • Borrokalari guztiek gerra irabazteko ahalegin handiak egin zituzten: armamentu indartsua erabili zen, eta blindatuek, bonben potentzia suntsitzaileak eta abiazioak eginkizun garrantzitsua izan zuten; eta ekonomia gerraren arabera antolatu zen.

Gerraren lehenengo etapa (1939-1942)

  • Alemaniak gerra azkarra garatu zuen, hau da, eraso masiboak egin zituen sorpresaz, eta, horrez gain, tankeak, hegazkinak eta infanteriako unitate motorizatuak erabili zituen. Errusia neutrala zenez, naziek Mendebaldeko Europa ia osoa hartu zuten. Ez zuten lortu Erresuma Batua errenditzea, eta Alemaniako abiazioak Ingalaterrako Guduan egindako etengabeko erasoei eutsi zien. Naziek Afrikako iparraldea eta Balkanak konkistatu zituzten.
  • Bestalde, japoniarrek Pearl Harbor itsasontzi-basean porturatuta zegoen Estatu Batuen flota bonbardatu eta suntsitu zuten. Horren eraginez, Estatu Batuak gatazkan sartu ziren.

Entradas relacionadas: