Bigarren Mundu Gerra: Etapak eta Bake Konferentziak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Gerraren Lehen Etapa (1939-1942)

Alemaniak gerra azkarra (Blitzkrieg) garatu zuen, hau da, eraso masiboak egin zituen sorpresa, eta horrez gain, tankeak, hegazkinak eta infanteriako unitate motorizatuak erabili zituen.

  • Errusia neutrala zenez, naziek Mendebaldeko Europa ia osoa hartu zuten.
  • Ez zuten lortu Erresuma Batua errenditzea, eta Alemaniako abiazioak Ingalaterrako Guduan egindako etengabeko erasoei eutsi zien.
  • Naziek Afrikako iparraldea eta Balkanak konkistatu zituzten.
  • Bestalde, Japoniak Pearl Harbor itsasontzi-basean porturatuta zegoen Estatu Batuetako flota bonbardatu eta suntsitu zuen. Horren eraginez, Estatu Batuak gatazkan sartu ziren.

Gerraren Bigarren Etapa (1942-1945)

Aliatuek Ardatzeko potentziei aurre egin zieten eta garaipenak lortu zituzten:

  • Estatu Batuek Japonia geldiarazi zuten Ozeano Barean.
  • Britainiarrek Alemaniako indarrei aurre egin zieten Afrikako iparraldean.
  • Errusiarrek Alemaniako indarrak garaitu zituzten Stalingradeko guduan.
  • Aliatuek Italia inbaditu zuten.

Gerraren Amaiera eta Errendizioa

1944tik aurrera, erasoaldi handiak jarri zituzten abian:

  • Normandiako Lehorreratzearen ostean eta Mendebaldeko Europa askatu eta gero, Aliatuak Alemanian sartu ziren.
  • Ekialdetik, Armada Gorria Berlinerantz joan zen eta 1945ean sartu zen hirian. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen.

Bake Konferentziak eta Gerraostea

Yaltako eta San Franciscoko Konferentziak

1945ean, gerra amaitu aurretik, Aliatuek hiru konferentzia egin zituzten. Yaltako eta San Franciscoko Konferentzietan Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen. Horren helburuak hauek ziren:

  1. Gatazkak modu baketsuan konponduz bakeari eta nazioarteko segurtasunari eustea.
  2. Nazioarteko lankidetza sustatzea.
  3. Eskubide-berdintasunaren, herrien erabaki askearen eta oinarrizko giza eskubideen errespetua bermatzea.

NBEk Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zuen.

Potsdameko Konferentzia

Potsdameko Konferentzian, Alemania eta Berlin hiria okupazio militarreko lau gunetan banatzea adostu zen: estatubatuarra, britainiarra, frantsesa eta sobietarra.

Bake Itunak eta Mugen Berregokitzapena

1946an, gerra amaitu ondoren, bake itunak sinatu ziren herrialde batzuekin eta Europako mugak berregokitu ziren. Alemaniari konpentsazioa ezarri zitzaion, ekialdeko muga Oder ibairaino hedatuz, Alemaniaren kontura. Ondorioz:

  • Alemania Potsdamen ezarritako okupazio-guneetan zatitu zen.
  • Italia armada anglo-amerikarrak okupatu zuen, eta koloniak galdu zituen.
  • Japonia Estatu Batuen kontrolpean geratu zen, koloniak galdu zituen, eta Mantxuria Txinari eman zion.

Entradas relacionadas: