Bigarren Mundu Gerra: Gudu eta Fronte Nagusiak
Clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB
Bigarren Mundu Gerraren Gudu eta Fronte Nagusiak
Ekialdeko Frontea: SESB-ren Inbasioa
1941eko ekainean, Alemanek Sobietar Batasunarekin ituna hautsi eta Sobietar Batasuna inbaditzeari ekin zioten. Naziak tximista-gerraren taktikaz baliatu ziren. Erraz konkistatu zituzten Letonia, Lituania, Bielorrusia eta Ukraina, eta Mosku eta Leningrad hirien sarreraraino iritsi ziren. Han eutsi zieten sobietarren defentsek. Sobietar armadak berrantolatu eta Stalingradeko Guduari ekin zion, Alemanen lehen porrota izan zena. Europako mendebaldeko frontean ez bezalako ezaugarriak izan zituen; soldaduen bizitzak gutxietsi zituzten.
Ozeano Bareko Gerra
Japoniak Indotxina okupatu zuen, Frantziaren kolonia bat zena. Estatu Batuak interes ekonomikoengatik negoziatzen aritu ziren Japoniarekin, baina porrot egin zuten. 1941eko abenduaren 7an, Japoniak Pearl Harbor bonbardatu zuen. F. D. Roosevelt-ek gerra deklaratu zion Japoniari, eta aldi berean Erresuma Batuak ere gauza bera egin zuen. Bi gerra zeuden aldi berean: Alemaniak eta Italiak gerra deklaratu zieten Erresuma Batuei.
Afrikako Frontea
Mendebaldeko potentziak Afrikan ere borrokatu ziren, koloniak lortzeko. Alemanek Libiaren zati bat berreskuratu zuten. E. Rommel jeneralak Suezko kanala eta Mediterraneoa kontrolatzea zituen helburu. Britaniar armadak italiarrak eta alemanak menderatu zituen. Afrika Korps menderatu zuten Estatu Batuen laguntzaz.
Frantziaren Okupazioa
Lehen Mundu Gerraren ondoren, Frantziak defentsa-lerro bat eraiki zuen: Maginot lerroa. Alemanek ustekabean harrapatu zituzten Ardenak deritzon eskualde menditsuetatik, hor ez baitzegoen inolako defentsarik. Bi astetan, Alemanek Herbehereak, Belgika eta Frantzia konkistatu zituzten.
Ingalaterrako Gudua
Aliatuen porrotaren ondorioz, Erresuma Batuak krisi politikoa jasan zuen, eta koalizio-gobernua eratu zen. Winston Churchill lehen ministro izendatu zutelarik.
Balkanen Inbasioa
Mussolini gerran sartu zen Alemaniaren alde. Grezia inbaditzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Orduan, Hitlerrek Jugoslavia eta Grezia konkistatu zituen.
Aliatuen Garaipena Europan
Italiako Kanpaina
1943an, Mussolini agintetik kendu eta atxilotu zuten. Negoziazioetan zeuden bitartean, Alemaniak Italia iparraldea okupatu zuen, eta Mussolini askatzean, estatu faxista berri bat eratu zen: Saloko Errepublika.
Ekialdeko Frontea
Stalingradeko Guduaren ondoren, Sobietar Batasunak aurrera egin zuen, eta Errumania, Bulgaria, Polonia, Eslovakia eta Austria askatu zituzten.
Mendebaldeko Frontea
1944ko ekainaren 6an, tropa aliatuak Normandian lehorreratu ziren.
Alemaniak, hainbat frontetatik erasoak jasaten zituen arren, ezin izan zien aliatuei Berlinera hurbiltzea eragotzi.