Bigarren Mundu Gerra: Jatorria, Garapena eta Ondorioak

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB

gaia: Espantsionismoa eta Bigarren Mundu Gerraren Jatorria

1929ko Krisiaren Ondorio Politikoak eta Espantsionismoa

1929ko krisiak ondorio politiko eta sozial larriak izan zituen. Japoniak, Italiak eta Alemaniak kanpo-politika erasotzaileak eta espantsionistak hasi zituzten. 1931n, Japoniak Mantxuria inbaditu zuen eta protektoratu bat ezarri zuen: Mantxukuo. 1935ean, Italiak Etiopia inbaditu zuen. 1936an, Hitlerrek Renania eskualdea militarizatzea erabaki zuen. Italiaren eta Alemaniaren arteko harremanak indartu egin ziren, 1936ko uztailean Espainiako Gerra Zibila hasi zenean. Erroma-Berlin ardatza sortu zen 1936ko urrian. Azaroan, Hitlerrek Antikomintern Ituna sinatu zuen Japoniarekin.

Europaren Baretze-politika

Europak baretze-politika egin zuen. 1938ko martxoan, Alemaniako soldaduek Austria inbaditu zuten. Hitler eta Chamberlain 1938ko irailean bildu ziren. Chamberlainek Sudeteak ematea onartu zuen. Baretze-politikak ez zuen ezertarako balio izan, zeren Alemania Polonia inbaditu zuen 1939an.

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Gerraren Hasiera eta Alemaniako Ofentsiba

Bigarren Mundu Gerrak 1939tik 1945era iraun zuen. Alemania Polonia astebete baino gutxiagoan inbaditu zuen, eta, ondoren, Danimarka eta Norvegia inbaditu zituen. Horren ostean, Frantziaren kontrako erasoa jo zuen. Paris inbaditu zuen. Mediterraneoko aldea Alemaniarena zen eta bestea Frantziarena. Chamberlainek dimititu zuen eta Winston Churchillek hartu zuen postua. Ingalaterrako gudua izan zen; biak airez borrokatu ziren eta Alemaniak galdu egin zuen. Italia ekainaren 10ean sartu zen gerran. Afrikako iparraldean italiarrek zailtasunak izan zituztenez, Hitlerrek laguntza bidali zien.

Ekialdeko Frontea eta Pazifikoko Gerra

Hitlerrek SESB inbaditzea erabaki zuen, komunismoa etsai nagusitzat baitzeukan. 1941eko ekainaren 22an, Alemaniak SESB inbaditu zuen. Japonia Ozeano Bareko potentzia nagusia zen. Japonia Asiaren ekialdetik hedatu zen, Korea eta Mantxuria okupatu zituen. 1941ean, Pearl Harborri eraso egin zion, eta, horren ondorioz, AEBak gerrate mundialan sartu ziren aliatuekin.

Gerraren Norabide Aldaketa

  • Stalingrad: Ekialdeko frontean, alemaniarrek erregai gutxi zutenez, Kaukasoko petrolio-erreserbak nahi zituzten.
  • El Alamein: Alemaniak Egipto konkistatzen saiatu zen, Ekialde Hurbileko petrolioa lortzeko.
  • Midway: Ozeano Barean, japoniarren ofentsiba Koral Itsasoko guduan geldiarazi zuten aliatuek.

Aliatuen Kontraerasoa

Errusian, Alemaniako armada azken ofentsiba bat egiten saiatu zen, baina Kursk-eko guduan porrot egin zuen. Alemaniarrek erasotzeko gaitasun guztia galdu zuten, eta, handik aurrera, ofentsibatik defentsibara igaro ziren.

Aliatuen Ofentsiba eta Gerraren Amaiera

1944an, Errusiako armadak ofentsiba arrakastatsua hasi zuen, eta Alemaniako mugetaraino heldu zen. Normandiako lehorreratzea hasi zuten 1944ko ekainaren 6an, Frantziako kostaldean. Aliatuen xedea mendebaldean fronte bat irekitzea zen, Berlinera errusiarrak baino lehen heltzeko. 1944ko abuztuaren 26an, Paris askatu zuten. Alemaniarrek azken eraso bat egin zuten etsi-etsian Ardenetako guduan, baina porrot egin eta azken erreserbak agortu zituzten. 1945eko apirilaren 30ean, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, eta maiatzaren 2an, Berlin konkistatu zuten. Italiako iparraldean ere errenditu zen Alemaniako armada, eta Mussolini fusilatu zuten. Gerra lehenbailehen amaitzeko, bonba atomikoa erabili zuten AEBek. Hiroshima eta Nagasaki Japoniako hiriak suntsitu zituen.

Bake-konferentziak

  • Yaltako Konferentzia: Stalinen, Roosevelten eta Churchillen mintzagaia nazien menpetik askatu ondoren Europako egoera izan zen. Ekialdeko Europan, hauteskunde libre eta demokratikoak egiteko konpromisoa hartu zuen Stalinek. Alemania armadarik gabe gelditu zen eta lau zatitan banatu zen. NBE sortzea proposatu zen.
  • Potsdamgo Konferentzia: Aliatuen arteko desadostasun handiak agerian jartzen hasi ziren.

Entradas relacionadas: