Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,11 KB

Bigarren Mundu Gerra: Kausak eta Hasiera

Kausak

  • Jatorria:
    • Lehen Mundu Gerrako itunak.
    • Errusiako Iraultza (komunismoaren garaipenak sentimendu kontrajarriak ekarri zituen).
    • 1930eko hamarkadako Depresio Handia.
    • Herrialde demokratikoek eta Nazioen Elkarteak erakutsitako ahulezia.
  • Faxismoaren hedapena:
    • Japoniak Mantxuria okupatu zuen (1931).
    • Pangermanismoa (alemaniarrak bizi ziren lurralde guztiak bateratzea).
    • 1935ean, Italiak Etiopia inbaditu zuen.
    • Alemaniak Sarre berenganatu zuen eta 1936an Renania militarizatu.
    • Hitlerrek Antikominter Ituna sinatu zuen Japoniarekin, SESBen aurka.
  • Gerra leherrarazi zuen gertaera:
    • Hitlerrek Polonia berenganatu nahi zuen.
    • Poloniak aliantzak sinatu zituen Frantziarekin eta laguntza ituna Britainia Handiarekin.
    • 1939an, Alemaniak eta SESBek erasorik ez egiteko ituna sinatu zuten, Polonia bi zatitan banatzeko helburuarekin. SESBek Finlandia eta Baltikoko herrialdeak ere berenganatu zituen.
    • Hitlerrek bi fronteko gerra eragotzi nahi zuen, eta SESB neutral mantendu.
    • Hitlerrek Danzig hiria eskatu zion Poloniari, baina honek uko egin zion. Ondorioz, Alemaniak Polonia inbaditu zuen.

Ardatzen Ofentsiba

  • Tximista Gerra (Blitzkrieg):
    • Alemaniak Polonia inbaditu zuen.
    • 1940an, Danimarka, Norvegia, Herbehereak eta Belgika inbaditu zituen.
    • Frantziak eta Britainia Handiak defentsan oinarritu zuten estrategia. Frantzia bi zatitan banatu zen: iparraldea (Alemaniaren menpe) eta hegoaldea (Vichyko gobernua ezarri zen).
    • 1941ean, Ingalaterrako Gudua gertatu zen.
    • Italia gerran sartu zen eta Afrikako iparraldean ofentsiba handi bati ekin zion. Afrika Korps (Rommel buru zuen tropa kontingente bat) sortu zen.
    • Italiak Grezia inbaditzen saiatu zen.
  • SESBen inbasioa:
    • Hitlerrek SESB inbaditu nahi zuen, komunismoa ezabatu eta bertako lehengaiak lapurtzeko.
    • Alemaniarrak Moskura iristean, hotzagatik porrot egin zuten.
  • Gerra Pazifikoan:
    • Pearl Harborreko itsasontzi base estatubatuarrari eraso egin zioten.
    • Ondorioz, Estatu Batuak gerran sartu ziren.
  • Ordena Berri Nazia:
    • Aurkariak eta juduak kontzentrazio- eta sarraskitze-esparruetan sartu zituzten.

Aliatuen Garaipena (1942-1945)

  • 1942, urte erabakigarria: Aliatuak ofentsiban hasi ziren.
    • Midwayko Gudua (Pazifikoan).
    • El Alameingo Gudua (Afrikako iparraldean).
    • Stalingradeko Gudua.
  • Aliatuen kontraerasoak:
    • 1943ko abuztuan, Alemaniako armada garaitu zuten Kurskeko Guduan.
    • Uztailean, aliatuak Italia inbaditzen hasi ziren. Alemaniarrek ez zieten Erromara iristen utzi, eta Italiako iparraldea beraien esku jarraitu zuen.
  • Aliatuen azken ofentsibak:
    • 1944an, Normandian lehorreratu ziren.
    • Alemaniarrek azken erasoari ekin zioten Ardenetako Guduan, baina porrot egin zuten.
    • Gainera, aliatuek Alemania bonbardatzen jarraitu zuten.
    • Sobietarrek 1945ean Berlin okupatu zuten.

Holokaustoa

Holokaustoa 1933an hasi zen, eta hiru fase nagusi izan zituen:

  1. Bazterketa (1933-1939):
    • Nurenbergeko Legeak atera ziren (1935), alemaniar herritartasuna kenduz.
    • 1938ko Kristal Hautsien Gauean, juduen etxeak eta dendak suntsitu zituzten, eta ehunka judu hil zituzten; beste batzuk kontzentrazio-esparruetara sartu zituzten.
  2. Ghettoan sartzea (1939-1940):
    • Juduak giltzapetzeko beste modu bat izan zen. Juduak hirietako auzo jakin batzuetan bizitzera behartu zituzten, pobrezian eta baldintza higienikorik gabe.
  3. Sarraskitzea (1941-1945):
    • 1942an, judu asko hil zituzten Errusian.
    • "Azken Irtenbidea" erabakia hartu zen, juduen hilketa masiboa egiteko.
    • Auschwitz sarraskitze-esparru nagusietako bat izan zen.

Bakearen Antolamendua

  • Bake konferentziak: Irabazleek antolatu zituzten.
    • Yaltako Konferentzia: Alemania zatitzea proposatu zen, eta SESBek Estonia, Letonia eta Lituania berreskuratu zituen.
    • Potsdamgo Konferentzia: Alemania lau zatitan banatu zen (Britainia Handia, Frantzia, Estatu Batuak eta SESB artean). Alemaniari zergak ezarri zitzaizkion, eta Polonia berri bat sortu zen Alemania eta SESBen artean.
  • NBEren sorrera:
    • 1945ean, San Frantziskoko Konferentzian elkartu ziren, eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) sortze-gutuna idatzi zuten.
    • Helburuak:
      • Nazioarteko bakea eta segurtasuna iraunaraztea.
      • Herriek aske erabakitzeko eskubidea dutela onartzea.
      • Giza eskubideak defendatzea.
      • Herrien arteko lankidetza baketsua sustatzea.

Entradas relacionadas: