Bigarren Mundu Gerra: Kausak eta Hasiera

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Gerraren Kausak

Hogeita hamargarren hamarkadako krisi ekonomiko larriak eta mugimendu faxisten eta autoritarioen gorakadak nazioarteko harremanak aldatuarazi zituzten. Nazioen Elkartea ez zen gauza bazter guztietara zabalduko zen segurtasun giroa ziurtatzeko. 1936tik aurrera, garbi zegoen bi bloke kontrako zeudela Europan: faxistak eta estatu demokratikoak.

Estatu Autoritarioen Espantsionismoa

1935etik aurrera, estatu autoritarioen espantsionismoa areagotu egin zen eta 1936an hainbat itun sinatu ziren: Erroma-Berlin Ardatza (Alemania-Italia) eta Antikominter Ituna (Alemania, Japonia eta geroago Italia).

  1. Hogeigarren hamarkadatik hogeita hamargarrenera bitartean, erregimen nazionalista eta militarista bat nagusitu zen Japonian. 1931n Mantxuria okupatu zuten eta Nazioen Elkartetik atera ziren.
  2. 1936an Mussoliniren Italiak Etiopia konkistatu zuen eta 1939an Alemaniarren arrakastak bultzatuta Albania.
  3. Alemanian Hitlerrek armada indartsu bat antolatu eta armagintza bultzatu zituen, Alemania Handia proiektua bideratzeko asmoz (1936an Renania berrarmatu, 1938an Austria eta Sudeteak menperatu eta 1939an Moravia eta Bohemia inbaditu zituen).

Poloniaren Inbasioa

Polonia inbaditu aurretik, Hitlerrek bakea sinatu zuen SESBekin eta horrela Sobietarren eta Frantziaren eta Erresuma Batuaren aliantza eragotzi. Hitlerrek Stalinekin Alemaniaren eta SESBen arteko ez erasotzeko Ituna sinatu zuen 1939ko abuztuaren 23an. Alemaniak Polonia inbaditu zuen 1939ko irailaren 1ean eta orduan Frantziak eta Ingalaterrak gerra deklaratu zioten.

Gerraren Hasiera eta Taktikak

Tximista Gerra

Gerraren hasieran, alemanek aurrera egin zuten etengabe tximista gerra deritzon estrategia erabiliz. Ustekabeko eraso azkarra dago taktika horren oinarrian. Etsaien komunikazio bideak eta instalazio militarrak suntsitzea zen eraso haien helburua, erantzuteko aukerarik ez emateko. Alemaniak horrela inbaditu zuen Polonia berehala.

Hasierako Inbasioak

1940an Norvegia eta Danimarka inbaditu zituzten.

Frantziaren Okupazioa

Bi astetan, alemanek Herbehereak, Belgika eta Frantzia okupatu zituzten.

Ingalaterrako Gudua

1940ko udan, Ingalaterrako Gudua gertatu zen. Alemanek irla osoa bonbardatzen saiatu ziren, baina ingelesen hegazkinak nagusitu ziren.

Balkanetako Inbasioa

Mussolini Grezia inbaditzen saiatu zen, baina itzela izan zen porrota. Hitlerrek Jugoslavia eta Grezia konkistatu eta Errumania, Bulgaria eta Hungaria aliatu bihurtu ziren.

Entradas relacionadas: