Bigarren Mundu Gerra: Zergatiak eta Hasierako Garaipenak
Clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB
Bigarren Mundu Gerraren Zergatiak
Bake Faltsua
Versaillesko Itunean hartutako erabakiek zailtasun ekonomiko handiak eta ezegonkortasun politikoa eragin zituzten gerra galdu zuten herrialdeetan. Faxismoaren gorakadak nazien espantsionismoa ekarri zuen. Japoniak areagotu egin zuen politika inperialista Asian.
Alemaniaren Politika Espantsionista
Alemaniak, Japoniak eta Italiak Nazioen Liga (NL) utzi zuten. Hemen ikusi zen Alemaniak Reich handi bat sortu nahi zuela. 1935eko hasieran, Hitlerrek Sarre eskualdea anexionatu zuen. 1936an, Renania berriz militarizatu zuen; Renania Frantziarekin eta Herbehereekin muga egiten zuen lurralde alemana zen. Versaillesko Itunean debekatu zuten lurralde hau berriz militarizatzea.
Ardatzaren Sorrera
1935etik aurrera, hainbat gerra piztu ziren: Etiopiakoa (1935-1936), Italiak inbaditzean piztua; Espainiako Gerra Zibila (1936-1939); eta Japonia-Txina Gerra. Erregimen faxistak sustatu ziren. 1936ko urrian, Erroma-Berlin Ardatza formalizatu zuten. Geroago, Japoniak eta Alemaniak Antikomitern Ituna sinatu zuten (SESBren aurka), eta jarraian Italiak ere sinatu zuen.
Baretze Politikaren Porrota
1938tik aurrera, Hitlerrek jarrera bortitza hartu zuen, uste baitzuen demokraziak ez zirela ausartuko Alemaniari aurre egitera.
1938ko martxoan, Austria inbaditu zuen (Alemaniak anexionatu zuen Austria). Geroago, Sudeteak (Txekiako zonalde bat) ere anexionatu zituen Alemaniak.
1938ko irailean, Alemaniak konferentzia batera deitu zuen Berlinen. Konferentzia honetara Britainia Handia eta Frantzia joan ziren, eta Sudeteen anexioa onartu zuten, baldin eta Txekiaren beste zonaldeak konkistatzen ez bazituen. Hala ere, 1939ko martxoan, Alemaniak Txekia osoa konkistatu zuen.
1939ko abuztuan, Alemaniak elkarri ez erasotzeko ituna sinatu zuen Errusiarekin. Itun honetan, Polonia inbaditzea eta haien artean banatzea erabaki zuten.
Irailaren 1ean, Alemaniak Polonia osoa inbaditu zuen, eta horrela hasi zen Bigarren Mundu Gerra.
Ardatzaren Erasoaldiak eta Garaipenak
"Tximista Gerra": Ardatzaren Garaipenak
Taktika militar bat zen, non konkistatu nahi zuten zonaldea bonbardatzen zuten eta gero oinez sartzen ziren hura konkistatzeko.
- 1939ko irailean, Alemaniak Polonia inbaditu zuen. Irailaren erdialdera, armada poloniarra ia erabat menderatuta zegoen.
- 1940ko apirilean: Alemaniako tropek Ipar Europari eraso egin zioten, Suediako burdina industriarako behar zutelako. Danimarka eta Norvegia azkar konkistatu zituzten. Ingelesek ezin izan zuten erasoa gelditu. Bestalde, Italiak Albania anexionatu zuen.
- 1940ko maiatza-ekainean: Aste gutxitan, Frantzia eta Herbehereak inbaditu zituen. Pétain jenerala buru zela, Frantziako lurralde okupatuak administratzeko eta agintari alemanekin kolaboratzeko gobernu bat ezarri zen.
- 1940ko uztaila-irailean: Ingalaterrako Gudua. Alemanek bonbardaketak egin zituzten Londresen eta beste hiri garrantzitsu batzuetan. RAFen erresistentziak inbasioa eragotzi zuen, eta bitartean Atlantikoko Gudua gogortu egin zen.
- 1940-1941: Mussolinik Grezia okupatzen saiatu zen. Hitlerrek, berriz, Hungaria, Errumania, Bulgaria eta Eslovakia estatu satelite bihurtu zituen, Grezia ere bai (1941eko apirilean).
Gatazka Mundu Mailakoa Bihurtu Zen
1941eko ekainean, Hitlerrek Bizargorri Operazioari hasiera eman zion, SESBekin zuen ituna traizionatuz. Urriaren hasieran, Leningrado inguratu zuen, Kiev konkistatu zuten eta Moskura iritsi ziren, baina hotzak eta erresistentziak ez zieten sartzen utzi.
Abenduan, Japoniak Pearl Harborreko Estatu Batuetako baseari eraso egin zion, eta horrela sartu zen AEB gerran.