Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Hotza
Clasificado en Francés
Escrito el  en 
vasco con un tamaño de 4,18 KB
Gerraren Azterketa eta Ondorioak
Gerraren Ondorioak
- Hildakoak: 60 milioi pertsona inguru hil ziren.
 - Moralak: Gizakiak zer-nolako bihotzgabekeriak egin ditzakeen ikusita, krisi moral handia jasan behar izan zen.
 - Ekonomikoak: Galera izugarria. Eragindako suntsiketak berreraiki behar izan ziren, baita industria ere.
 - Politikoak: Bi blokeen sorrera eta Gerra Hotza.
 
Konferentzia Garrantzitsuak
Yaltako Konferentzia (1945eko otsaila)
Gerra bukatu baino lehen, 1945eko otsailean, SESBen Yaltako konferentzia egin zen (Stalin, Roosevelt eta Churchill):
- Ekialdeko Europan hauteskundeak egitea.
 - Alemania 4 zatitan banatzea; bakoitza potentzia garaileetako batek gobernatzea.
 - Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortzea.
 
Potsdamgo Konferentzia (1945eko uztaila)
1945eko uztailean Alemanian, Potsdamgo Konferentzia egin zuten (Stalin, Truman eta Churchill):
- Berlin 4 zatitan ere banatzea.
 - Nazi kriminalak epaitzea.
 
Arazoak sortu ziren lurraldeak banatzerakoan eta erregimen politikoak ezartzerakoan. Azkenean, Stalinek konkistatutako lurraldeetan komunismoa ezarriko zela onartu zen.
Bi Blokeen Sorkuntza eta Gerra Hotza
Bi bloke sortu ziren:
- Bloke Komunista: SESB buru.
 - Bloke Kapitalista: AEB buru.
 
Bien arteko antagonismoak Gerra Hotza eragin zuen.
Ekonomia eta Aliantza Militarrak
- Marshall Plana (AEB, 1947): Dirulaguntza eskaini zuen Europaren bizi-maila handitzeko.
 - COMECON (SESB, 1949): Bloke komunistaren erantzun ekonomikoa.
 
Aliantza Militarrak:
- Mendebaldeko Blokea: NATO (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea).
 - Ekialdeko Blokea: Varsoviako Ituna.
 
Gerra Hotzaren Krisi Nagusiak
Berlingo Blokeoa (1948)
AEBek, Britainia Handiak (BH) eta Frantziak beren zatiak batu eta Alemaniako Errepublika Federala (AEF) sortzea erabaki zuten. Stalinek Mendebaldeko Berlin lurrez blokeatu zuen, baina aliatuek hiria airetik hornitu zuten. Ondoren, SESBek Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED), komunista, sortu zuen.
Koreako Gerra (1950-1953)
Japoniak gerra galdu ondoren, lur banaketa egin zen: Ipar Korea Moskuren menpe eta Hego Korea AEBren menpe. 1950ean Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen eta NBEk Hego Korea berreskuratzeko Ipar Korean sartu zen. Orduan, Txinak Ipar Korea babestuko zuela esan zuen. Azkenean, Korea hasierako egoerara itzuli zen, bi estatutan banatuta, baina milioi pertsona baino gehiago hil ziren.
Misilen Krisia (Kuba, 1962)
1959an Kubako iraultza egin eta erregimen komunista ezarri zuten. 1962an, misilak botatzeko base bat egin zuten. Kennedyk itsas blokeoa jarri eta Kuba inbadituko zutela mehatxu egin zien, misilak kentzen ez bazituzten. Azkenean, basea desmuntatu zen, baina gerra nuklearraren beldurra zabaldu zen. Nazioarteko krisiei aurre egiteko, bi superpotentzietako agintariek telefono gorria ezarri zuten.
Vietnamgo Gerra (1962-1974)
1954an Vietnam bi estatutan zatituta zegoen: Ipar Vietnam, komunista, eta Hego Vietnam, mendebaldearen aldeko diktadura. Hego Vietnamen Vietkong-ek gobernua eroraraztea nahi zuen. AEBek, komunismoaren beldurrez, Hego Vietnamgo gobernuari laguntzea erabaki zuten. 50.000 soldadu baino gehiago bidali zituzten. Baina AEBek ezingo zutela gerra irabazi ikusita, 1973an tropak erretiratu zituzten. Vietnam batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista sortu zen.
SESBen Interbentzioak
Hungariako Matxinada (1956)
1956an Hungarian manifestazio ugari egin ziren agintari komunisten kontra. Orduan, tanke sobietar batzuen laguntzaz izua zabaldu zen eta horrela amaitu ziren hango manifestazioak.
Pragako Udaberria (Txekoslovakia, 1968)
1968an Txekoslovakian, Dubček gobernuburuak komunismoa liberalizatzea pentsatu zuen, baina Sobietar Batasunak ez zuen hura ondo ikusi. Kaleak tankez bete zituzten eta Dubček bere postutik bota zuten.