Bihotz Biriketako Bizkortzea: Zer da eta Nola Jakin

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

Zeintzuk dira biziraupen katean jarraitu beharreko pausuak? osasun zerbitzuak martxan jarri, BBBO goiztiarra, desfibrilazio goiztiarra eta aurrerako BBBO goiztiarra. Itomenaren bi sintoma? Indarraren galera, uretan kolpe bat jaso eta itomena. Burmuinetako odol hodietako isuria? Gaixotasun bat da, bat batean sortatzen da eta normalean burmuineko odol-hodi bat eteten denean edo puskatzerakoan gertatzen da, istripu honek oso ondorio latzak izan ditzake. Bizkar-hezur muinaren kalteak? Arnasketa paradoxikoa, ahulezia-bigundura, priapismoa, arrazoirik gabeko hipotentsioa. BBBO definitu? Bihotz Biriketako Bizkortzea arnasa edo bihotza gelditzen badira egin behar diren ariketak dira. Eragile arriskutsuak bihotzekoa emateko? Tabakoa kontsumitzea, hipertentsioaren kontrolik eza, odoleko kolesterol-maila handia, sedentarismoa edo jarduera fisikoaren falta. Nola egin kopeta-kokotsa maniobra? Sorosleak kaltetuaren kopetan jarriko dio esku bat eta beste eskuarekin kokotsa goruntz eramango dio, horrela, kaltetuaren arnasbideak irekiko dira. Nola jakin daiteke kaltetuaren aireztapena egokia dela? Bularra mugitzen dela ikusi, arnas ahotsak daudela entzun, soroslearen masailean kaltetuak arnastutako airea botatzen duela sentitu. Nola detektatu jatorri koronarioa duen bihotzeko gaixotasuna? Bularreko minarekin. Zer da botikina? Lehen sorospenetarako erabiltzen diren oinarrizko objektu eta sendagaien multzoa da. Non egon behar da botikina? Leku lehor eta fresko batean. Zein hiru botikin mota daude? Etxeko botikina, etxetik kanpokoa eta profesionala. Zein motatako tiritak dira onenak botikin batean izateko? Moztuak ez dauden tiritak, horrela norberak, norbere zaurira egokituko du. Zergatik da garrantzitsua botikina txukun mantentzea? Gauzak azkar bilatu behar direnean, aurkitzeko zailago izango da bestela. Zer dira gorputz arrotzak? Gorputz barruan sar daiteken kanpoko eragileak. Zer izango zaio ezinezkoa kaltetuari arnasbidea oztopatu duenean? Arnastea, hitz egitea eta eztula egitea. Sudurrean gorputz arrotzak badaude,zer egin? zintz egin beste zuloa tapatuz. Irensketaren bidez pozoitzen bazara zer ondorio mota gerta daitezke? Hil, arnasa galdu, konortea galdu, erredurak, gonbitoak eta gorputz-dardarak. Zer teknika arnasbidea irekitzeko? Heimlich teknika. Pozoi motak? Toxikoa, intoxikazioa, pozoia edo edena, gehiegizko hartualdia. Arnasa hartzearen ondorioz pozoitzen bazara, zer jokabide hartu behar dira? Pozoitu den tokitik ateratzea eta leihoak irekitzea.Komenigarria, ur-lurruna arnastea 10-15min. Eztenkadak? Ziztadaren tokian inflamatua, zonaldea txuritua eta nekrosia gertatzen da(pozoia). Sugeak? 2 suge mota daude, pozoidunak eta pozoigabeak, pozoia ez (hozkadak min handia) pozoia bai (min handia, inflamazioa, gorakadak eta zorabioak).  Zer egin behar da konortea galtzen duzunean? Bakarrik bagaude, 112ra deitu, pertsonari mugitu mugimendu handirik gabe, atximur egin eta erantzuten badu konbertsazio bat sortu, konortea galdu ez dadin eta konortea ez badu arnasbideak ondo ireki. Eta konortea galtzen duen norbaitek erantzuten badu? Lurrean buruz gora jarri, hankak altxa, berarekin hitz egin, gauzak gainean jarri hoztu ez dadin. Pultsuaren 2. mailako azterketa? Indarra erritmoa eta maiztasuna. Pultsua erregularra zer da? Taupadetan pasatzen den denbora berdina da eta taupadak berdinak. Arnasketa motak? Biriketakoa, trakeala, larruazalekoa eta brakiala. Nola eragiten du asmak arnasketan? Urte bat betetzean sortzen da, eztula ohikoa, urtaroen arabera agertzen da. 2 teknika nagusi bereizten dira presio arteriala neurtzeko? Auskultazioa eta haztapena. Zer erabili behar da? Esfingemanometroa eta fonendoskopioa. Ze gaixotasun daude presio arterialarekin loturik? Hipotentsioa eta hipertentsioa.

Entradas relacionadas: