Bihotz Taupadak eta Ariketa Fisikoa: Neurtu eta Entrenatu

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,63 KB

Bihotz Taupadak eta Pultsua

Bihotzaren kolpe bakoitzari, edo sistolearen eta diastolearen tartekoari, taupada edo pultsua deitzen zaio.

Bihotz taupadak ariketa fisikoaren intentsitatearekin lotuta daude. Bihotz taupadek denbora behar dute jaisteko zein igotzeko.

Maiztasuna Neurtzeko Metodoak

Bihotz maiztasuna neurtzeko bi metodo ditugu:

  1. Pulsometroa: Ordulari baten modukoa eta oso zehatza.
  2. Eskuzko Zenbaketa: Ariketa momentu zehatz batean eten eta zuzenean bihotz taupadak zenbatzea hatz erakuslearekin eta erdikoarekin.

Oxigeno Kontsumoa eta Taupadak

Bihotz maiztasunarekin batera oxigenoaren goreneko kontsumoa dator, erlazio lineala duena, batez ere 120-170 taupada bitartekoan.

Non eta Nola Hartu Bihotz Taupadak

Taupadak hartzeko ohiko lekuak:

  • Eskumuturrean (arteria erradialean).
  • Lepoan (karotida arterian).
  • Bularrean.

Zenbaketa egiteko denborak eta biderkatzaileak:

  • 6 segundutan (emaitza bider hamar).
  • 10 segundutan (emaitza bider sei).
  • 15 segundutan (emaitza bider lau).

Bihotz Maiztasuna eta Erresistentzia Entrenamendua

Bihotz maiztasunaren kontrola eramateak aukera ematen digu jakiteko erresistentziaren entrenamendua egokia den, bai intentsitatea, bai iraupena eta bai erritmoa egokiak diren, nahi dugun helburua lortzeko. Kontrol hori eramateko tresna oso egokia izango da.

Bihotz maiztasuna azkarrago errekuperatzen da entrenatuta dauden pertsonen artean, entrenatu gabe daudenen artean baino.

Entradas relacionadas: