Bihotzaren balbulen izenak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,9 KB
-Miokardio infartua: Bihotz-ehunaren heriotza arteria koronario bateko odol-fluxuaren buxadura luzearen ondorioz. -Takikardia: Bihotz maiztasuna normala baino gehiago >100 ppm. -Bradikardia: Bihotz maiztasuna normala baino gutxiago<60ppm. -Bradikardia sinusala: Nodo sinusalaren aktibitate txikiagoaren ondorio da. Nodo hori bihotzaren taupada-markagailu naturaltzat har daiteke, bihotz-erritmoaren maiztasuna ezartzen duten pultsu elektrikoak sortzen baititu. -Fibrilazioa: Bihotz-miokardioaren uzkurdura azkarrak. Uzkurdura horiek irregularrak eta osatugabeak dira.
-Disnea: Arnasa hartzeko zailtasuna edo arnestua, hainbat arrazoi medikorekin lotuta. -Iktus: Garunera doan odol-fluxua bat-batean eteteak eragindako kalte zerebrala, iskemikoa (blokeoa) edo hemorragikoa izan daiteke. -Tronbosia: Odol hodi batean odol koagulu bat eratzea. -Enbolia: Sortu zen lekutik gorputzeko beste leku batera doan koagulua. -Ateroesklerosia: Arterien gutxiegitasuna, kolesterol-plakak eta beste substantzia batzuk arteria-hormonetan metatzen dira eta horrek odol-fluxua murrizten du.
-Aneurisma: Arteria baten dilatazio anormal eta lokalizatua, bere paretaren ahultzearen ondorioz, haustura-arriskuarekin. -Barize: Azaleko zainak etengabe dilatatzea da, balbulak ondo funtzionatzen ez dutelkao eta odola zainetako hanketan pilatzen dira. -Anemia: Odolean burdin portzentaia gutxi. -Leuzemia: Odoleko minbizia→ Minbizi mota bat da non odolari eragin egiten dio. -Hemofilia: Odola ez du behar duen bezala koagulatzen, koagulazio-proteinak faltatzen direlako.
-Bihotz aurreko min (Dolor precordial): bularraldeko min edo ondoeza, normalean bihotzaren inguruan, hainbat arrazoi kardiako edo ez-kardiakorekin lotuta egon daitekeena. -Murmurio: bihotzaren taupadetan entzuten den zarata anormala, balbulen disfuntzio edo bihotz-fluxu ezohikoarekin lotua. -Zianosia: azalaren eta mukosen kolore urdinxka, odolean oxigeno gutxi dagoelako gertatzen dena. -Edema: gorputzaren ehunetan fluido metaketa, gehienetan zangoetan, orkatiletan edo eskuetan.
-Sinkopea: kontzientzia galtze iragankorra, burmuinera odol-fluxu nahikorik iristen ez denean gertatzen dena. -Hemorragia: odol-galera odol-hodi batetik, kanpokoa edo barnekoa izan daiteke. -Astuntasuna: gorputzaren edo gorputz atalen sentsazio astuna edo nekatua, hainbat gaixotasunekin edo egoera medikorekin lotua. -Hipertentsioa: odol-presio altua, 140/90 mmHg-tik gorakoa normalean. -Hipotentsioa: odol-presio baxua, 90/60 mmHg-tik beherakoa izanik.