Bilboko Hiri Planoaren Iruzkina: Alde Zaharra eta Zabalgunea
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko lurralde historikoaren hiriburua da. Hiria haran estu baten eta erliebe altu baten artean kokatzen da, itsasotik 13 km-ra.
1. Alde Zaharra: Hasierako Nukleoa
Bilboko hasierako nukleoa Nerbioi ibaiaren ezkerreko ibaiertzean zegoen, Bilbao La Vieja izeneko gunean. Diego Lopez de Harok hiri bezala sortu zuen 1300. urtean.
XIV. eta XV. mendeak: Hazkundea eta Harresia
- XIV. mendea: Bilboren lurzatiketa uniformea zen. San Antoneko zubiak hegoaldean Bilbao La Viejarekin komunikatzen zuen. Gaur egungo Erriberako plaza kai-gunea zen eta espazio zabal bakarra. Iparraldean, Santiagoko katedrala eta harresitik kanpo San Nikolas eliza zeuden. Ibaiak Bilbo ia guztiz inguratzen zuen.
- XV. mendea: Harresidun zonaldean, kale estuak zituzten Zazpi Kaleak eraiki zituzten.
XVI. eta XVIII. mendeak: Oparotasuna eta Eraldaketa
XVI. mendean, Bilbo hiri aktibo eta oparoa zen. Hiri-hazkundea handia izan zen, baina segurtasun falta zela eta, harresia dorretxez bete zen. XVII. mendetik aurrera, hiria harresiaren inguruan hazten joan zen, Erribera eta Areatzako zabalguneak sortuz.
XVIII. mendean, Bilboren pisua Zazpi Kaleetatik Areatzara aldatu zen. Mende honetan harresiaren azken zatia bota zen. Leku faltari aurre egiteko, burgesiak plan ezberdinak bultzatu zituen, hala nola Loredo plana (orubeak hobeto aprobetxatu eta etxebizitzen kalitatea hobetzeko).
Alde Zaharraren bilbea itxia da, eta eraikinak altuera txikikoak dira. XVIII. mendeko eraikinak, aldiz, hobeak dira. Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren: etxebizitza, eraikin publikoak, etab. Eremu hau gainbeheran zegoen 1983ko uholdeak arte; ondoren, Zazpi Kaleak guztiz berritu zituzten.
2. Zabalgunea: XIX. Mendeko Jauzia
XIX. mendean, Alde Zaharrak gainbehera ezagutu zuen. Bilbok Abando anexionatu zuen, eta zabaltze plan desberdinak proposatu ziren. Horien artean, Alzola, Achúcarro eta Hoffmeyerren proiektua izan zen onartua. Horrela, ibaiaren beste ertzera egin zen jauzia, eta bere ardatz nagusia Gran Vía da.
Urte hauek Bilboko burgesiaren gorakadakoak izan ziren, merkataritzak eta burdinaren esplotazioak aberastu zutena. Bilbo industrial bihurtzen hasi zen, eta zonalde berriek funtzio espezifikoak hartu zituzten:
- Abando: Luxuzko egoitza-gunea.
- Gran Vía: Finantza- eta merkataritza-ardatza.
- Indautxu: Egoitza- eta merkataritza-gunea.