Bilboko Zabalgunea eta Hiri Berritzea

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

Bilboko Zabalgunea: Historia eta Garapena

Zabalgunearen Beharra eta Jatorria

Ibaizabal ondoko lurraldea txiki geratu zitzaion Bilbori, eta horregatik hiria zabaltzeko plan baten beharra aztertzen hasi zen. Izan ere, biztanleria erabat pilatuta bizi zen Alde Zaharrean eta Bilbo zaharrean, osasunarentzat kaltegarria zen modu batean.

Egitasmoaren atzean, industriak eta merkataritzak aberasturiko burgesia zegoen. Burgesia hori izan zen Abandoko lur berriak populatu zituena. Alde Zaharrean jende pilaketa handiegia zegoen ordurako, eta horrek higiene egoera txarra eta gaixotasunak kutsatzea ekartzen zuen.

Lehen Plana eta Anexioa

Zabalgune baterako lehen plana XVIII. mendearen amaieran egin zen, baina ez zuen Bilbok egin. Historian zehar Bilboren arerio izandako Abando elizateak egin zuen plana. Dena dela, Espainia eta Frantziaren arteko gerraren eraginez ezereztu egin zen plan hori.

Administratiboki, beste hirurogeita hamar urte igaro behar izan ziren gauzak aldatzen hasteko. Horretarako, Bilbok Abando elizatea anexionatu zuen 1872. urtean, eta bertan Zabalgune proiektua martxan jarri zen.

Zabalgunearen Proiektua eta Industria Iraultza

Zabalgunearen prozesua gauzatzeko, hamarkada asko behar izan ziren. Proiektuaren gune nagusia "San Mames Bide Nagusia" zen, gaur eguneko On Diego Lopez Harokoa Bide Nagusia.

Proiektuaren mugak hauek ziren: Urkixo Zumarkalea mendebaldetik eta Mazarredo Zumarkalea ekialdetik. Hasieran Moyua plazarako tartea bakarrik garatu zen. Moyuatik Jesusen Bihotza plazarako tartea 1920. urtetik aurrera egin baitzen.

Gaur egun, Bilboko CBDa (Central Business District) hemen kokatzen da, finantza eta negozio gunea izanez: Bankuek, energia enpresek eta luxuzko merkataritzak bultzatuta. INDUSTRIA IRAULTZAK eragin zuzena izan zuen garapen honetan.

Bilboren Hedapena eta Desanexioak

Bilbora gero eta etorkin gehiago zetorrela eta, hiriak hazteko tokia behar izan zuen. Horretarako, beste bi elizate anexionatu ziren 1925ean: Deustua eta Begoña. 1940an, Francoren diktaduraren garaian, Erandio anexionatu zen, eta urte batzuk geroago, Sondika, Loiu, Lezama, Zamudio eta Derio.

Herri horiek 1981ean lortu zuten Bilbotik banatzea, eta gaur egun Bilbotik bananduta jarraitzen dute. Hiriko biztanleria izugarri hazi zen, eta Bilbo Espainiako pertsona askoren jomuga bilakatu zen, lana erraz lortzen zelakoan.

Hiri Berritzea eta Etorkizuneko Erronkak

Azken hamarkadetan Bilbok hainbat erreforma eta proiektu garrantzitsu bizi izan ditu:

  • 1983ko uholdeak eta ondorengo erreformak.
  • Azpiegitura berriak: Metroa, San Mames, Guggenheim Museoa eta Euskalduna Jauregia.
  • Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoen berriztapena.
  • Meatzaritza gunea izandako Miribilla, gaur egun auzo erresidentzial bihurtua.

Bilbok hazteko daukan aukera bakarra antzinako gune industrial zaharkituak eraberritzea da. Horretarako, udalak bi gune industrial berreskuratzeko planak egin ditu: Olabeaga eta Zorrotzaurre. Garrantzitsuena Zorrotzaurre auzo berria izango da, 5.300 etxebizitza berrirekin.

Entradas relacionadas: